Lizarietako ituna, Usategietako denboraldiaren hasiera ekitaldia

Hasi da atzera kontaketa! Lizarietako Ituna berretsiko dute igandean, irailaren 24an, Sara eta Etxalarko alkateek Usategietako ehiza-denboraldia urriaren lehenean hasiko da. Atzerako kontaketa hasiko da! Urriaren lehena baino lehen, Lizarietako gainan, Etxalar eta Sararen arteko mugan, Lizarietako Ituna berretsiko dute bi herrietako alkateek. Igande honetan, irailaren 24an, izanen da ekitaldia....

Baztandarren Biltzarra, ospatzeko irrikitan

BAZTANDARREN BILTZARRA Baztan bailara osatzen duten 15 herrien arteko elkartasun eguna Bi urteko geldialdiaren ondotik, aurten berriz ere Baztandarren Biltzarra besta ospatuko da. Uztailaren 17an izanen da, Elizondon. Baztandarren Biltzarra, Baztan bailara osatzen duten 15 herrietako biztanleen besta da. Almandoztik, Amaiurrera, Berroeta, Aniz, Ziga Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain  Lekaroz, Elizondo,...

Lisutegi eta harraskak, gure herrietako historia hurbilaren lekuko

Ai, lisutegietako harriek hitz egingo balute! Trapu zikinak etxean garbitzen dira, baina... zenbat trapu zikin ez dira garbitu gure herrietako harrasketan! Baztan-Bidasoko herri guztietan garbitoki bat dago edo zegoen, eta bertara joaten ziren emakumeak arropa zikinak garbitzera. Arropa garbitzeko leku bat baino gehiago izan dira ordea lisutegiak. Egun erabiltzen ez...

Ur erritoak San Joan egunean

Ura, elementu birsortzailea San Joan bezperan suak gure herrietako kaleez jabetzen badira, izpiritu txarrak, belar txarrak eta gaitzak sutan erretzeko, San Joan Egunean, urak txanda hartzen dio, ziklo berri bati ongietorria emateko. Ura elementu birsortzailea da, eta soroak ureztatzeko eta uzta ona lortzeko, indarrak hartzeko eta gaitzak sendatzeko erabiltzen da....

10 plan familiarekin egiteko

Gozatu eta ongi pasatu!!! Heldu dira udaberria, loreak eta Baztan-Bidasoko bisita gidatuak! Bisita gidatuak, gure eskualdea airez, errekaz eta lurrez ezagutu dezazun. Bazatoz? Abenturaz gozatzera goaz! Abentura gustukoa duen familia horietako kide zara? Arborismoa, Bidasoa ibaiaren jaitsiera piraguan, pendulu erraldoiak, tirolinak, diskgolf, rokodromoa... horiexek Baztan-Bidasoko abentura parkeetan aurkituko dituzun eskaintzetako...

Artearen ibilbidea, Baztan-Bidasoa ezagutzeko beste modua

Erakusketaz erakusketa, Baztan-Bidasoa ezagutuz Martxan da Baztango Udalak urtero antolatzen duen "Arteaeren ibilbidea" Baztan-Bidasoko paisaiak liluragarriak dira eta hortaz behar bada, behin eta berriz margotuak izan dira. Naturak eskaintzen digun edertasuna eta kolore dantza zentzumenak astintzen dizkigu. Hitzekin adierazi ezin dena, pinzela eskutan eta kolore paleta hartuta adierazi dute behin...