Gorramendi eta aztarna megalitikoak

Baztanen 600 monumentu megalitiko inguru daude zentsatuta eta horietariko batzuk Gorramendi inguruan ikus daitezke, argazkian agertzen den Maestrugain cromlech-a kasu. 

Kristo aurreko XIII. mendeko baztandarrak hemen bertan sortu, bizi, hil eta lurperatzen zirela egiaztatuta dago. Baita Euskara, gaztelera iritsi baino 2000 urte lehenagotik, gurean zegoela ere.

Orain gutxi arte ez zaie garrantzi handiegirik eman aztarna arkeologiko hauei. Azken hamarkadatan baina, ikerketa eta sailkapen lan zehatzak egin dira zonalde guzian.

Monumentu nabarmenenak aipatzearren: Urdintzeko monolitoa, Otaltzuko dolmenak, Xolborroko harria (Legaten), Urkizte, Luurzu, Beoltrin, Autrin, Zalu eta Maistrugain eta Soalarko cromlech-ak. Urlegiko tumulua (Alkurruntz), Uztanborroko dolmenak (Irurita), Sorginetxoa (Erratzu), Pas de Rolan (Erratzu-Alduides), Oiza (699mtan Elizondotik hurbil), Otsondon bertze 2 gehiago, sei gehiago eta menhir bat Legaten, Iparlako dolmen eta cromlech-a , Elorta eta Aznabazterrako dolmenak (Erratzu), Bagordiko menhir-a etab.

Badaude aztarna hauek ikusteko ibilbide aunitz. Hemen horietariko bat.