Lisutegi eta harraskak, gure herrietako historia hurbilaren lekuko

Ai, lisutegietako harriek hitz egingo balute!

Trapu zikinak etxean garbitzen dira, baina… zenbat trapu zikin ez dira garbitu gure herrietako harrasketan!

Baztan-Bidasoko herri guztietan garbitoki bat dago edo zegoen, eta bertara joaten ziren emakumeak arropa zikinak garbitzera.

Arropa garbitzeko leku bat baino gehiago izan dira ordea lisutegiak. Egun erabiltzen ez badira ere, gure herrietako historia hurbilaren lekuko dira. Etxeko lanak emakumeei bakarrik zegozkien garaietan, eta emakumeei ia etxetik irteten uzten ez zitzaienean, garbitzera joateak “arnasaldia” suposatu zezakeen. herrietako harraskak txoko txiki bat bihurtu ziren,  non emakume batek askatasunez hitz egin zezakeen, bere iritzia emateko beldurrik gabe.

Gazteluko lisutegia, bailarara zabaldutako leihoa
Gazteluko lisutegia, bailarara zabaldutako leihoa

Lisutegia, bertze beste emakume batzuekin hitz egiteko ia topaleku bakarra zen (gizonek ostatuetan eta plazetan hitz egin zezaketen bitartean); beraz, arropa garbitzeko toki bat izan ez ezik, ozializatzeko leku bat ere zen harraska.

Sunbillako lisutegia
Sunbillako lisutegia

Baztan-Bidasoko garbitegi bitxienetako bat Sunbillakoa da, hexagonala. Bere sei harriak borobilean jarrita daude, auzokoen aurpegia ikusita hitz egin ahal izateko.

Sunbillan hasitako ibilbideak Etxalarrera garamatza. bertako garbitokia 1680. urtean eraiki zuten.

Etxalarko lisutegia
Etxalarko lisutegia. Argazkia: Gainkoborda landetxea

Etxalartik Urdazubira hurbilduko gara. Han, Iribere auzoko garbitokiaz gain, jakina da “fraideen askara” sarritan joaten zela lan horretara. Izan ere, aska aren ondoan, garbiketa-harria ikusi ahal da oraindik ere.

Fraideen aska. Alboan, garbiketa-harria. Urdazubi-Urdax.
Fraideen aska. Alboan, garbiketa-harria. Urdazubi-Urdax. Argazkia: Indianoa Baita Apartamentuak 

Etxebizitza edo baserria erreka batetik gertu bazegoen, familia bakoitzak bere “harria” zeukan, lauza lau bat, garbitzeko. Baina batzuetan ura etxebizitzetatik urrun zegoen eta kasu horietan herriko iturriak edo askak erabiltzen ziren garbitzeko,Urdazubi-Urdaxeko fraideen aska kasu.

Iribere auzoko lisutegia (Urdazubi-Urdax)
Iribere auzoko lisutegia (Urdazubi-Urdax)

 

Iribere auzoko lisutegia (Urdazubi-Urdax)
Iribere auzoko lisutegia (Urdazubi-Urdax)

De Urdazubi, por el puerto de Otsondo llegaremos a Amaiur. Junto al frontón encontramos el lavadero, renovado recientemente por los vecinos.

 

 

Lavadero de Amaiur
Lavadero de Amaiur. Foto: Centro-Museo Arqueológico de Amaiur   

 

Amaiurtik, N-121-B errepidea hartuta, Elbetera iritsiko gara. Elbeteko lisutegia XX. mendearen hasieran eraiki zen, urak bideratu eta hustubideak eraiki ondoren. Garbitzeko 5 pila ditu. 80ko hamarkadara arte bertara joaten zen Filomena Arrijuria azken garbitzailea egunero arropa garbitzera.

Elbeteko etxe batzuetan, Posadan erraterako, oraindik “lixua” dute, arropa errautsak erabiliz zuritzeko tokia.

"Lixua", errautsa erabiliz zuritzeko tokia
“Lixua”, errautsa erabiliz zuritzeko tokia. Foto: Elbeteko Posada

 

Elbeteko lisutegia
Elbeteko lisutegia. Foto: Elbeteko Posada

 

Elbeteko lisutegi ondoan daude aska eta iturria
Elbeteko lisutegi ondoan daude aska eta iturria

Baztan utzita, Malerrekan sartuko gara, lehenik Iturengo garbitokia bisitatzeko, eta Gazteluko garbitokian amaituko dugu ibilbidea. Naturari irekitako leihoa aurkituko dugu bertan, eta garbitzeko harriez gain, idiak eta zaldiak ferratzeko aulkia ere ikus daiteke. Gaztelun lantokia gizon eta emakumeek partekatu zuten seinale, beharbada batzuen eta besteen lanak baldintza berdinetan kontuan hartu beharreko lehen urratsa.

Iturengo lisutegia
Iturengo lisutegia

 

Gazteluko lisutegia. Argazkia: Istarbetey landetxea
Gazteluko lisutegia. Argazkia: Istarbey Landetxea

 

“Trapu zikinak” garbitu baino gehiago aireztatzen ziren lekuetan egindako ibilbidea gustuko izatea espero dugu; lisutegiak gure herriateko txutxumutxuen lekuko izan dira.

Ai, lisutegietako harriek hitz egingo balute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude