Gozatu eta ongi pasatu!!!
Heldu dira udaberria, loreak eta Baztan-Bidasoko bisita gidatuak! Bisita gidatuak, gure eskualdea airez, errekaz eta lurrez ezagutu dezazun. Bazatoz?
Abenturaz gozatzera goaz!
Abentura gustukoa duen familia horietako kide zara? Arborismoa, Bidasoa ibaiaren jaitsiera piraguan, pendulu erraldoiak, tirolinak, diskgolf, rokodromoa… horiexek Baztan-Bidasoko abentura parkeetan aurkituko dituzun eskaintzetako batzuk. Ez dugu parke bat bakarrik, ezta bi ere, hiru baizik. Zatoz eta gozatu! Disfrutatu! Sentitu!! Sakatu argazkietan informazio guztia eskuratzeko👇.
Baina agian Baztan-Bidasoa trostan ezagutzeko gogoa izango duzu, zaldi baten bizkar gainean. Zaldiz ibiltzea gustatzen bazaizu edo esperientzia berezi bat nahi baduzu, Ordoki Zalditegia da bilatzen ari zarena.
Sakatu argazkian informazio guztia eskuratzeko 👇.
Baina kasu! Gure erakargarritasun guztiak ez daude agerian! Lurraren erraietan altxor, historia eta elezahar aunitz gordetzen ditugu. Kobazuloan sartzen ausartuko zara? Sakatu argazkietan 👇 informazio guztia eskuratzeko.
Baztan-Bidasoa airez, errekaz eta lurrez ezagutu ondoren😉😉, gure gasnategietara egindako bisita gastronomikoekin indarberritzeko garaia da. Bertan Idiazabal gaztarik onena nola egiten den ikasiko duzu eta esnekien jatorria eta elaborazioa ezagutuko dituzu. Amaiurko errotara ere hurbil zaitezke. Bertan, txikienek beren taloa egin ahal izango dute, eta helduek arto-irin opilak dastatu ahal izango dituzte, garai batean bizirik irauteko elikagaiak ziren taloak, gaur egun delicatessen hutsa. Sakatu argazkietan 👇 informazio guztia eskuratzeko.
familiarekin, lagunekin zein bikotearekin, gozatu! Non? Baztan-Bidasoan doike!