Reserva Natural de San Juan Xar

Izpirituaren santutegi bat, naturaren santutegi baten baitan. Horixe omen da San Juan Xar. Penintsula osoan xarma (Carpinus betulus) baso bakarra duen erreserba da, hortaz 1987. urtean Natur Erreserba izendatu zuten.

San Juan Xarreko baseliza-lezean hiru itu­rri daude, azaleko eritasunak sendatzen omen dituen urarekin. Hortaz, San Juan egunean jende ugari hurbiltzen da paraje honetara meza entzutera eta uraren erritoa egitera.

Hiru iturrietako ura edaten du jendeak urte osoan eztulik ez izateko, zapia busti eta larrua igurtzen dute larruko gaitzak sendatzeko eta bertako errekatxoan ortozik ibiltzen dira uraren ahalmen berritzaileaz bustitzeko.

Ohiturak dio, lehenik hiru iturrietatik edan behar dela, gero zapi batekin mindutako gorputz atalak igurtzi eta gero iturri inguruetan utzi behar direla zapiak. Eta halaxe egiten du jendeak!

Nola iritsi: Igantzi eta Arantza lotzen dituen errepidearen 4,4 kilometroan San Juan Xarreko sarrera dago. Inguruan kotxea utzita, oinez, sarrerako arkua igaro eta bidea jarraituz hiru iturriak dauden iturburura iritsiko gara. Hortik abiatzen diren eskailerak igota santutegiko lezera iritsiko gara. 

Ibilbidea: San Juan Xerreko ibilbidea (Rutas Navarra / Naparbideak)

Kontaktua