Arkupe gozotegia

Arkupe Gozotegi eta Txokolategian 30 urte baino gehiago daramazkigu txokolate eta gozogintzako produktu desberdinak sortzen.

Ekoizpen prozesu guztia artisau-lana da, eta erabiltzen ditugun lehengaiak kalitate gorenekoak dira.

Arkupe Gozotegian txokolate-maixuak gara. Txokolatearen ekoizpen prozesu guztia gure lantegian egiten dugu, Iruritan. Kakao aleak Peru, Republika Dominikana eta Costa Ricatik ekarri eta gurean bilakatzen dugu txokolate tableta, bonboi edo trufa. Artisau lana da gurea, kalitate goreneko lehengaiak erabiltzen ditugu eta ekoizpen prozesua hasieratik bukaeraraino zaintzea gustatzen zaigu.

Gure lana bertatik bertara ezagutzeko, bisita gidatuak eskaintzen ditugu. 

Bi salmenta puntu dauzkagu, Iruritan bata, plaza ondoan;  eta Elizondon bertzea, eliza ondoan. 1984az geroztik “Urrakin egiña, txokolateak, bonboiak, pastak, pastelak, izozkiak,…egiten ditugu. 

Contacto