Natur guneak

Bertizko Jaurerriaren Natur Parkeak 2.040 hektarea inguru hartzen ditu luze zabaleran eta ia bere osoan zuhaiztua dago. 

Agiñatik hurbil dago Domikoko urtegia. Ezin da bertan da bainua hartu, baina inguruan itzulia egiteak zinez merezi du. 

Malerrekan, Urrotzko eta Beintza-Labaiengo udalerrien artean Leurtzako urtegiak daude, Aisiarako Natur Eremu izendatutako paradisua.

Baztanen 600 megalito baino gehiago daude. Orain dela 5000 urte hasi eta erromatarrak etorri arte bailaran kokatu ziren lehendabiziko biztanleek eraikita.

Euskal Herriko toki bisitatuenetako bat da. 905 metroko altueratik ikusten den panoramika zoragarria da. 360ºko begiratokia da Larun.  

Etxalarko herritik 8 kilometrora, Usategiak daude. Ehiza denboraldian, “Sare bidezko uso harrapaketa”  egiten dute bertan . 

Baztango begiratokia Ziga eta Irurita lotzen dituen errepide alboan kokatuta dago. Bertatik bailara guztia ikus daiteke.

Frain menditik ikusi ahal den panoramika zoragarria da. Mendira kotxez igo daiteke, Igantziko hilerritik gora doan pista jarraituz.

Izpirituaren santutegi bat, naturaren santutegi baten baitan. Horixe omen da San Juan Xar. Horrez gain, Penintsula osoan xarma (Carpinus betulus) baso bakarra duen Natur Erreserba ere bada.

Alkaxuri izenarekin ere ezaguna den 955m-ko tontor honen magal batean, hagitz arraroa den hatzaldi bat dago.  

Txikia da Bidasoa ibaiaren iturburua, eta bere txikitasunean handia. Erratzun dago, Baztango bailaran.