Baztan Nafarroako udalerririk handiena da. 364 kilometro koadro ditu azaleran. Almandoztik Amaiurrera, hamabortz herrik osatzen dute bailara:  Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Oronoz, Arraioz, Irurita, Gartzain, Lekaroz, Elizondo, Elbete, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur eta herri guztiak kuartelka antolatuta dude: Basaburua ( Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga); Erberea (Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain); Elizondo (Lekaroz, Elizondo, Elbete); Baztangoiza    (Azpilkueta, Erratzu, Arizkun, Amaiur).

Mendietan aurki daitezkeen monumentu megalitikoak, milaka urteetako bizitzaren lekuko dira.

Noble eta indianoen lurraldea da ibarra. XV.mendean, Tolosako Nabak batailan egindako borrokaren ordainean, noble izendatu zituzten baztandar guztiak. Nobleziaren adierazgarri, Baztango etxeetan ikus daitezkeen armarriak dira.

Donejakue bidea bertatik igarotzen da. Pasalekua eta merkataritza gunea izanik, hango eta hemengo kulturen eraginak bildu ditu bailarak, inoiz ez dio utzi baina nortasun propioa edukitzeari.

Sistema administratiboa ere propioa du. Alkate bat bailara osorako eta juradu bat toki bakoitzeko. Guziek, lau kuarteletako junteroekin batera Batzar Nagusia osatzen dute, bailarako herri lurrak antolatzen duen organua.

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu!