Artearen ibilbidea, Baztan-Bidasoa ezagutzeko beste modua

Erakusketaz erakusketa, Baztan-Bidasoa ezagutuz

Martxan da Baztango Udalak urtero antolatzen duen “Arteaeren ibilbidea”

Baztan-Bidasoko paisaiak liluragarriak dira eta hortaz behar bada, behin eta berriz margotuak izan dira. Naturak eskaintzen digun edertasuna eta kolore dantza zentzumenak astintzen dizkigu. Hitzekin adierazi ezin dena, pinzela eskutan eta kolore paleta hartuta adierazi dute behin baino gehiagotan margolariek. Uda iristen delarik, Baztango artistek euren estudioetako ateak zabaltzen dituzte euren artelanak erakusteko. Horixe da “Artearen ibibidea”, erakusketaz-erakusketa bidaiatzeko proposamena.

Artearen ibilbidearen XVII. edizioa zabalik

Diana Iniesta

Aurtengo ibilbidea Erratzutik Elizondora garamatza, Arizkungo herritik eta Bozateko auzotik igarota. Guztira 8 erakusketa, pintura eta eskulturen barna.

Erratzun, Diana Iniesta margolariak du erakusketa; Arizkungo Bozate auzoan, Xabier Santxotena eskultorearen eta  Teresa Lafragua margolariaren lanak ikusi daitezke. Arizkungo herrian Xabier Soubelet margolariak bere estudioko ateak ditu zabalik eta Elizondon, Mª Iciar Muñoz, José Luis Alzugaray eta  Tomás Sobrino margolarien lanaz gain, Lesagibel eskultorearen obra ikusi ahalko da.

Erakusketak, uztailan eta abuztuan izanen dira.

Ikusi HEMEN erakusketa guztien xehetasunak: tokia, data, ordutegia,…