Baztango Donejakue Bidea

Baztango Donejakue bidea, gure bailara iparretik hegora zeharkatzen duen Donejakue bidearen adarra da. Baionan hasi eta Urdazubi, Otsondoko gaina, Amaiur, Elizondo, Ziga, Berroeta eta Almandoz igarota, Belatera iristen da eta Arren bat egiten du Orreagatik datorren bidearekin. Guztira  106,55 kilometro, Baztango paisaiarekin, herriekin eta jendearekin gozatzeko, Baztan ezagutzeko.

Erdi Aroan, neguaren gordina leuntzeko, erromesak, komentzianteak, saltzaileak eta soldadu eta erregeak bide hau erabiltzen zuten, Pirinioko mendateen aldean, Baztango bidea xamurragoa baitzen.

Baztango Donejakue Bideko  Lagunen Elkartea 2000. urtean sortu zen bidearen adar hau errekuperatzeko eta ezagutzera emateko asmoz. Egun, Elizondoko parrokian du egoitza. Ordutik hona, hainbat kultur ekitaldi antolatzeaz gain, bidean dauden  eraikinak eta ikurrak berreskuratu dituzte: Urdazubiko Monasterioa, Amaiurko kaltzada, Belateko baseliza eta  Lantz eta Olagueko aterpeak kasu.

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.