"Kortariko gasna" gasnategia

Baztango Bailarako Orabidea auzoan dago “Kortariko gasna” gasnategia. Baserriko larretan behiak eta ardiak nagusi, hortaz, betidanik izan dute Kortariko bordan behi eta ardi gasna egiteko ohitura.

Belaunaldiz-belaunaldi tradizioa bizirik mantendu dute eta egun, Idiazabal izendapena duen gasna honek, domina ugari jaso ditu, azkena Londresen. Bigarren urtez jarraian, aitortza jaso du Londreseko Great Taste Awars 2020 sarietan: jaki eta edarien arloko munduko sariketa nagusian.

2020an, Ordiziako Azoka, 3. saria irabazi du Kortariko Gasnak, aurreko urteetan lortutako txapelari eutsiz. Ordizian ez ezik, Uharte Arakilen (2019) eta Madrileko Gourmet azokan (2018), aitortzak jaso ditu Baztango gasnategiak. Madriden, Espainiako gasnarik onena izendatu zuten Kortariko “Infernuko gasna”. 

Baserrian salmenta zuzena eskaintzen dute eta horrez gain bisita gidatuak eskaintzen dituzte gasna nola egiten den eta ardi zakurren lana erakusteko. 

Quesería "Kortariko gasna"

Kontaktua