Oihanean sentitu, bideak bertze ipuin

Natura arnasteko proposamena Baztan-Bidasoa Turismo Elkartearen eskutik

“Oihanean sentitu. Bideak bertze ipuin”, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak uda honetan martxan jarri duen proiektua da. Shinrin-yoku (“Oihaneko bainuak”) praktika japoniarrean oinarritutako proiektua da, eta basoaren eta naturaren atmosferan murgiltzean datza, ongizatea eta osasuna hobetzeko. Ikertuta dago shinrin-yokuaren praktikak onurak dituela gure osasunean: estresa, antsietatea, depresioa eta haserrea murrizten ditu, inmunitate sistema estimulatzen du eta energia maila handitzen du.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak liburuxka bat kaleratu du, Oihanean sentitzeko bidelagun izan dezazun. Bertan 13 ibilbide eta bertze hainbertze ipuin agertzen dira, oihanean murgiltzeko, natura sentitzeko eta bidenabar mitologiarekin amesteko.

Ikusi HEMEN liburuxkaren hasiera eta Kontsultatu HEMEN Salmenta puntuak

Oihanean sentitu, bideak bertze ipuin

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 13 ibilbide labur (gehienez 4 km luze) proposatzen dizkizu, energia, oxigenoa eta ongizatea ekarriko dizkizun dieta osasuntsua jarraitzeko.

Osagaiak:

Tona bat zuhaitz

Kapa bat orbel

Lore sorta bat

Errekatxo bat

Laino zipristin bat

Eguzki izpi bat

Txorien kantu sinfonia bat (erritmoa, gustukoa)

Lokatz pixka bat duen putzua (aukerakoa)

Dieta egin ahal izateko bidezidor bat

Nola egin

Gure basoak benetako oxigeno-tankeak dira eta zurekin partekatu nahi ditugu. Horregatik ibilbide hauek prestatu ditugu dagozkien deskribapen eta gps-trackekin eta bakoitzari lotutako istorio edo ipuin batekin.

Track-ak ipuin bakoitzean dagoen QRtik deskarga ditzakezu (Wikiloc).

Istorioetan behin gertatutako kontakizunak aurkituko dituzu, gure herrietan kontatzen direnak eta egia eta mitotik edaten dutenak. Horrez gain, aktualitatezko gaiak ere aurkituko dituzu, hala nola homosexualitateari edo Lekarozko Aroztegia hirigintza-proiektuari buruzko kontakizunak . Bertako pertsonaiak eta pertsonaia mitologikoak protagonista dituzten ipuinak. Izan ere, basoa errealitatea da, baina fantasia ere bada. Oihanean sentitu, amets egitea da, errealaren eta onirikoaren arteko muga gainditzea.

“Oihanean sentitu” liburuxka salmenta

Aurki liburuxka argitaratu eta salgai izanen da,  2€ko prezio sinbolikoan. Proiektua diru irabazi asmorik gabea da eta salmentaren dirua gastuak finanziatzera bideratuko da.

Halaxe, argitalpen murritza egin da. Eskualdeko OITetan eta Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteko kide diren alojamendu eta zerbitzuetan aurkituko duzu. (Ikusi HEMEN salmenta puntuak).

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Proposamen hau Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak sustatu du, eskualdeko hainbat tokiko entitaterekin elkar lanean eta Nafarroako Gobernuaren Turismo, Merkatariza eta Kontzumo Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude