bertiz

Bertizarana, Malerreka eta Baztanen artean, Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualde honen bihotzean dago.

Bidasoa ibaiaren bazterrean kokatu dauden Legasa, Narbarte eta Oieregi herriek osatzen dute udalerria. 

Baztan ibaiak Bertizaranan sartzean hartzen du Bidasoa izena.

Bailarako herriak udal bakarra dute, Narbarten kokatuta dagoena.

Nafarroako bailara kantauriarren artean, Bertizaranak baso natural zabalenak kontserbatu ditu.

Alta, Bertizko Jaurerria Natur Parkea da zalantzarik gabe bailarako leku erakargarriena. 1.984. urtean Natur Parkea izendatu zuten, Jaurerriko azken jabeen nahia betez. 2.040 hektarea zabalerako basoa zabalik dago egun eta ibilbide ezberdinak prestatuta daude basoaz eta Naturaz gozatzeko.

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.