Berdeak sorginduta

Bizi, sentitu, gozatu berdez "Pentsatu berdez" edari marka baten eslogan ospetsua izan zen, baina horixe da udaberrian burura datorkiguna Baztan-Bidasoko paisaiak ikusten, entzuten eta usaitzen ditugunean, berdeak harrapatzen gaitu, paisaiaren argitasunak,  belar bustiaren usainak eta hosto sortu berrien doinuak,... Eskimalek zuri koloretik 20 eta 30 bariazio artean bereizten dituzten bezala,...

Korrika 2022

"Hitzekin", Baztan-Bidasoa Turismoak KORRIKA 2022rekin bat! Apirilaren 9an, larunbata, 02: 48an, 2201. kilometroan zain izanen gaituzu, Malerrekan Baztan-Bidasoa Turismoak bat egin du euskararen, gure hizkuntzaren, gure kulturaren eta gure izaeraren aldeko lasterketarekin. "Hitzekin" eta ekintzekin, Korrikarekin bat, euskara suspertuz, euskara solastatuz, horixe baita hizkuntza bat bizirik irauteko bide bakarra. Amurriotik...

Baztan-Bidasoa Turismoa 2022. urtera begira

Proiektu berriak eta ilusio handia 2022rako Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak urteko batzarra egin du 2021eko kontuen balantzea egiteko eta 2022rako aurrekontu berriak onartzeko. Kontuen balantzea orekatua izan da eta onartutako aurrekontua (51.988 €) kontinuista izan arren, badu  aurrekoekin alderatuta ñabardura bat. EBko Next Generation funtsek eta Baztan-Bidasoko UGET (Turismo Erakundeak Kudeatzeko...

Udazkena, sentsazioen urtaroa

Baztan-Bidasoko paisaia berdea gorri, okre eta urre-kolorez tintatzen denean 2021eko Udazkena hemen da, Behatoki Astronomiko Nazionalaren arabera, irailaren 22tik abenduaren 21era arte luzatuko da, hau da, 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du. 89 egun Baztan-Bidasoan paisaia desberdinaz gozatzeko. Zelai berdeek eta basoek janzkera aldatu eta berdez jantzi beharrean...

Lisutegi eta harraskak, gure herrietako historia hurbilaren lekuko

Ai, lisutegietako harriek hitz egingo balute! Trapu zikinak etxean garbitzen dira, baina... zenbat trapu zikin ez dira garbitu gure herrietako harrasketan! Baztan-Bidasoko herri guztietan garbitoki bat dago edo zegoen, eta bertara joaten ziren emakumeak arropa zikinak garbitzera. Arropa garbitzeko leku bat baino gehiago izan dira ordea lisutegiak. Egun erabiltzen ez...

Oihanean sentitu, bideak bertze ipuin

Natura arnasteko proposamena Baztan-Bidasoa Turismo Elkartearen eskutik "Oihanean sentitu. Bideak bertze ipuin", Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak uda honetan martxan jarri duen proiektua da. Shinrin-yoku ("Oihaneko bainuak") praktika japoniarrean oinarritutako proiektua da, eta basoaren eta naturaren atmosferan murgiltzean datza, ongizatea eta osasuna hobetzeko. Ikertuta dago shinrin-yokuaren praktikak onurak dituela gure osasunean: estresa,...