entro

Berdeak sorginduta

Oihana

Bizi, sentitu, gozatu berdez

“Pentsatu berdez” edari marka baten eslogan ospetsua izan zen, baina horixe da udaberrian burura datorkiguna Baztan-Bidasoko paisaiak ikusten, entzuten eta usaitzen ditugunean, berdeak harrapatzen gaitu, paisaiaren argitasunak,  belar bustiaren usainak eta hosto sortu berrien doinuak,…

Maestruzar

Eskimalek zuri koloretik 20 eta 30 bariazio artean bereizten dituzten bezala, Baztan-Bidasoan berde mota ugari ezberdindu ahal ditugu: berde argiak, itzaliak, leunak, …harrigarriak denak!

Gure paisaiak ikustean, John Fordek 1941ean zuzendutako “Zein berdea zen nire harana” (How Green Was My Valley) filma datorkigu burura. Izenburuak bete betean asmatzen baitu gure bailararen deskribapena egiterakoan.

Urteak daramatzagu Baztan-Bidasoan zure asteburuko ihesaldiak berdez margotzen: zure oporrak, urtebetetzeak, familia ospakizunak, lagunekin topaketak eta bikote ihesaldiak berdez zipristintzen.

 

Oihana

Zure bizitza kolore honetakoa izan dadin nahi dugu, Itxaropenaren kolorekoa, Naturarena, gure oihanena… Gure eskualdearekin maitemintzea nahi dugu, gure bizimoduarekin. Baina ez bakarrik turismo jasangarria praktikatuz, baita partaide izanda ere: gure bizimodua eta paisaia era osasungarrian zainduz, sasoiko elikaduraren aldeko apostua eginez, ziklo naturalak errespetatuz,…gure ekoizpena bertakoa da, sasoian sasoikoa. Abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarritutako gizartea gara. Beraiei esker berdeak ditugu larreak, zainduta paisaiak, mediak,…

Beraiei esker gu gara, beraiei esker zu zara ere bai.

Ongi etorri Baztan-Bidasoko berdegunera!