“Hitzekin”, Baztan-Bidasoa Turismoak KORRIKA 2022rekin bat!
Apirilaren 9an, larunbata, 02: 48an, 2201. kilometroan zain izanen gaituzu, Malerrekan
Baztan-Bidasoa Turismoak bat egin du euskararen, gure hizkuntzaren, gure kulturaren eta gure izaeraren aldeko lasterketarekin. “Hitzekin” eta ekintzekin, Korrikarekin bat, euskara suspertuz, euskara solastatuz, horixe baita hizkuntza bat bizirik irauteko bide bakarra.
Amurriotik Donostiara, martxoaren 31tik apirilaren 14ra, 2180 kilometro egingo ditu Korrikak. 22. edizioa da aurtengoa eta berriz ere, inoiz gelditu gabe, adin eta egoera guztietako ehunka mila lagun bilduko ditu 15 egunetan zehar.
Baztan-Bidasoa Turismoak Korrikarekin bat egiten du eta gurekin egiteko gonbitea luzatu nahi dizugu. Hitzordua: apirilaren 9an, larunbata, goizaldeko 02:48an, Malerrekan, Korrikaren 2201. kilometroan
Kontsultatu hemen ibilbide osoa
Denak KORRIKA, HITZEKIN euskararen alde, Baztan-Bidasoan kalitatezko turismoaren alde!