Baztandarren Biltzarra, 60 urte bailara egiten

Baztan bailara osatzen duten 15 herrien arteko elkartasun besta Baztandarren Biltzarra, izenak dioen bezala, Baztango jendeak biltzen dituen biltzarra da. Aurten, uztailaren 16an ospatuko da Baztango herri guzien arteko elkartasun besta, Elizondon,  Hamabortz dira Baztango herriak: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain  Lekaroz, Elizondo, Elbete, Azpilkueta, Arizkun, Erratzu...

Udako bisitak

Udako bisitak Kolore guztietakoak eta guztion nahietara Udarekin batera turista eta bisitari kopuruak gora egiten du Baztan-Bidasoan. Gu bisitatzera eta ezagutzera etortzen zaren horri, gure esentziaren onena erakutsi nahi dizugu: bisita gidatuen bitartez eskualdeko kultura, historia eta bizimodua ezagutu ditzazun. Martxotik urte amaierara arte, bisita gidatuen karta zabala dugu martxan:...

Ingurumenaren Mundu Eguna

"Plastikoengatiko kutsadurarik gabe" Hori da hain zuzen ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Munduko Egunaren leloa. Nazio Batuek ekainaren 5a Ingurumenaren Munduko Eguna izendatu zuten, ingurumenaren babesa eta osasuna herrien ongizateari eta mundu osoko garapen ekonomikoari eragiten dien gai garrantzitsua dela nabarmentzeko. Jarduerak Bertizen Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak bat egingo du...

Mendaur eta Trinitate Eguna

Ohitura batzuk, aldapan gora izan arren, mantendu egiten dira, Trinitate Eguneko Mendaurrerako erromeriaren kasua da. Aurten igandean izango da, ekainaren 4an. Malerreka, Bortziriak eta Baztango bizilagunak Mendaurrera igoko dira Trinitate Eguna ospatzeko. Igoera hainbat lekutiki egin daiteke: Doneztebe, Sunbilla, Arantza, Aurtiz (Ituren)... eta helmuga berbera da guztientzat: Mendaurreko baseliza (1.136...

Bisita gidatuak 2023

16 esperientzia prest ditugu zuri eskaintzeko! Aurten inoiz baino bisita gidatu gehiago prestatu ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak zuretzat! 16 esperientzia guztira Baztan-Bidasoa sentitzeko! JAITSI 2023ko bisita gidatuen eskuorria. Bisita gidatuak Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2023ko bisita gidatuen eskuorria eta QRa prest ditu, eskualdean egin daitezkeen bisita gidatuen zerrenda bisitariaren eskura jartzeko....

Euskaraz blai udalekuak, Baztan-Bidasoa gozatzeko aukera!

Eman izena! Ez zaitez tokirik gabe geratu! Uda honetan gozatu euskaraz, gozatu Baztan-Bidasoa, gozatu Euskaraz blai udalekuak!  Zure seme-alabek uda ezberdin eta ahaztezinaz gozatzea nahi baduzu, eman izena "Euskaraz blai udalekuetan"!  Beintza Labaien eta Arantzako Aterpeek, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkartearen laguntzarekin antolatutatako udalekuak. Bi eskaintza daude 8 eta 17 urte bitarteko...