Euskaraz blai udalekuak, Baztan-Bidasoa gozatzeko aukera!

Eman izena! Ez zaitez tokirik gabe geratu!

Uda honetan gozatu euskaraz, gozatu Baztan-Bidasoa, gozatu Euskaraz blai udalekuak! 

Zure seme-alabek uda ezberdin eta ahaztezinaz gozatzea nahi baduzu, eman izena “Euskaraz blai udalekuetan”!  Beintza Labaien eta Arantzako Aterpeek, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkartearen laguntzarekin antolatutatako udalekuak.

Bi eskaintza daude 8 eta 17 urte bitarteko gazteentzat: “Euskaraz blai udalekuak” eta “Udaleku ibiltariak, kontrabandoko bideetatik”. Zure seme-alabei opor ahaztezinak eta euskaraz gozatzeko aukera emango dieten udalekuak biak.

Euskaraz blai. Eman izena HEMEN

Udaleku ibiltaria. Eman izena HEMEN

Taldeak adinaren arabera banatzen dira: 2008-2011 urte bitartean jaiotakoak, printzipioz, Arantzara doaz eta  2012-2015 urteen artean jaiotakoak Beintzara. Guztira 800 plaza baino gehiago eskaintzan dira eta izena ematearekin batera plaza ziurtatuta dagoelarik!

 


Udaleku hauen helburua EUSKARAZ BIZITZEA da, gure hizkuntzaren erabilera ikasgeletatik ateratzea, euskara aisialdian eta denbora librean ere erabiltzea, egunerokoan komunikatzeko balio izatea, gozatzeko, jolasteko eta harremanak izateko. 

Astebeteko egonaldietan, zuen seme-alabek hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola mendi-ibilaldiak, espeleologia, baserrira bisitak, arborismoa, urtegi batean igeri,…baina baatez ere lagunak eginen dituzte eta udaz gozatuko dute, naturan eta euskaraz.

Deskargatu liburuxka HEMEN

Txandak:

1. txanda: ekainak 25 – uztailak 1
2. txanda: uztailak 2 – uztailak 4
3. txanda: uztailak 9- uztailak 15
4. txanda: uztailak 16 -1 uztailak 22
5. txanda: uztailak 23 – uztailak 29
6. txanda: uztailak 30 – abuztuak 5
7. txanda: abuztuak 6 – abuztuak 12

Udaleku ibiltaria, kontrabandoaren bideetatik

Edizio honetan jarraipena izango du, halaber, Kontrabandisten bideetatik egiten den Udaleku ibiltariak. Udaleku hau etapaka garatzen da, kontrabandistek antzina Arritxulo (Oiartzun), Arantzako Aterpe eta Beintza Labaien aterpetxeen artean erabiltzen zituzten bideetatik. Aukera honek astebeteko iraupena du eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago (18 urtetik gorakoak galdetu).

Aurten baina, berrikuntza handi bat dago: “Kontrabandisten 2.0” kanpamentua. Aurreko edizioetan bidea egin duten horientzat prestatutako eskaintza eta oraindik ezezagunak dituzten kontrabandisten bidezidorretatik eramango dituena.

Txandak:

1. txanda: abuztuaren 3tik 12ra

2. txanda: abuztuaren 13tik 29ra

3. txanda: abuztuaren 20tik 26ra

Kontrabandosten 2.0: abuztuaren 18tik 27ra

“Kontrabandisten udalekua 2.0”. Eman izena HEMEN

Deskargatu liburuxka HEMEN

Argibideak eta izen-emateak: https://euskarazblaiudalekuak.com /

Telefono bidezko arreta: Goizez: 948 59 23 23 (09:00 – 14:00)

Arratsaldez: 622 72 89 84 (15:00 – 17:00)

E-maila: info@euskarazblaiudalekuak.com

 

👉 Jarrai gaitzazu Instagramen