"Karmen Etxalarkoa" pastorala, larunbatean, irailaren 16an eta igandean, irailaren 17an, antzestuko dute Etxalarren Arratsaldeko 15:30ean hitzordua duzu herriko frontoian. Oraindik ere sarrera erosteko garaiz zaude...ez zaitez tokirik gabe gelditu! Pantxika Urruty-ren zuzendaritzapean, 100 aktore eta aktoresa baino gehiagok antzestuko dute Patric Merimée idazle frantzesaren eleberrian oinarritutako pastorala. 1845ean idatzi zuen "Carmen"...
Albisteak
OHARRA! BIDASOKO BIDE BERDEA ITXITA!
BIDASOKO BIDE BERDEA Larrakaitz tunela ITXITA! Sunbilla eta Igantzi artean Arrazoia: konponketa lanak Data: irailaren 18tik urriaren 4ra OHARRA: BideBerdea itxita oraindik
ERRAIDAZU NOLA IBILTZEN ZAREN…
...eta nik erranen dizut ze motako turista zaren Azken aldi honetan Baztan-Bidasoan izan bazara, konturatuko zinen Xorroxingo ur-jauzia nahitaezko bisitagune bilakatu dela Turista eta bisitarien kopurua hain da handia, Baztango Udalak eta Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak neurriak hartu behar izan dituztela. Gorostapoloko auzoan kotxeak gora eta behera, karrika estuak kotxez...
ESKOLARA!
Baztan-Bidasoa Turismoak ikasturte berriari ekin dio Goiz jaiki beharra, egunerokoari heldu beharra, liburuak, motxilak, eskolaz kanpoko jarduerak...eta AISIA Non? Baztan-Bidasoan doike! Konturatu gabe baina, uda akitu eta 2017-2018 ikasturtea abian da Irailarekin batera, Euskal Herriko milaka ikaslek hasi dituzte eskolak. Beraientzat ikasturte berria hasi da eta baita Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoarentzat...
GOIAN BEGO
Jose Mari Apezetxea Irailaren 2an begiak itxi zituen Jose Mari Apezetxea margolariak, betirako itxi ere, Baztango paisaia moreak berarekin eramanez. Erratzun sortu zen 1927. urtean , Zilbetinea etxean, eta bertan zendu da 90 urte zituela. Etxean zuen estudioa eta bertako leihotik ikusten zuen Jose Marik Auza, Baztango medi garaienetakoa (1304m). Morea...
BIDEAK EHUNTZEN
Mendi ibilbideak, turismoa egiteko bertze aukera "Bideak ehuntzen" Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak martxan jarritako ekimena ekuadorrera iritsi da, hartara, heldu da ere behin-behineko balorazioa egiteko tenorea. Bisitariei egindako galdetegien datuak bilduta, ekimenak harrera ona izan duela erran daiteke, bai bisitarien kopuruari erreparatuta, baita bisitarien gogoa bete dela...






