ESKOLARA!

Baztan-Bidasoa Turismoak ikasturte berriari ekin dio

Goiz jaiki beharra, egunerokoari heldu beharra, liburuak, motxilak, eskolaz kanpoko jarduerak…eta AISIA

Non? Baztan-Bidasoan doike!

Konturatu gabe baina, uda akitu eta 2017-2018 ikasturtea abian da 
Irailarekin batera, Euskal Herriko milaka ikaslek hasi dituzte eskolak. Beraientzat ikasturte berria hasi da eta baita Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoarentzat ere. Urtero bezala, gure aterpe eta establezimenduek eskaintza oparo eta zabala jarri dute ikastetxeen eskura.

Mailing eskoletara

Mila eskutitzetik goiti bidali ditugu aurten hego eta Ipar Euskal herriko eskoletara, eta barnean…, Ingurugiroa, Natura, Kirola, Kultura, Historia,…uztartzen duen eskaintza.

Ikastola, eskola eta Institutuek jada gure establezimenduen eskaintza dute mahai gainean, 2017-2018 ikasturte honetarako aisialdia antolatu dezaten.
Kattalin aterpea eta BKZ Abentura parkeak, Narbarten eta Beartzunen; IrrisarriLand Igantzin;  Orbela-Haizea eta espeleologia Beintza-Labaienen; Abarun aterpea, Iturenen; Matxinbeltzenea, Lesakan; Graxiana aterpea, Zugarramurdin; Ordoki zalditegia, Arizkunen; Arantzako Aterpea, Arantzan; Ariztigain kanpina, Sunbillan,…
Aisialdirako eskaintza ezberdinak Baztan-Bidasoan zehar, ikasteko garaia dibertigarria izan dadin!

Ikasi eta gozatu! Gozatu eta ikasi!