GOIAN BEGO

Jose Mari Apezetxea
Irailaren 2an begiak itxi zituen Jose Mari Apezetxea margolariak, betirako itxi ere, Baztango paisaia moreak berarekin eramanez.
Erratzun sortu zen 1927. urtean , Zilbetinea etxean, eta bertan zendu da 90 urte zituela.
Etxean zuen estudioa eta bertako leihotik ikusten zuen Jose Marik Auza, Baztango medi garaienetakoa (1304m). Morea ikusten da mendia zerua lainotuta dagoenean, orixka udazkenean eta marroixa eta urre kolorekoa neguan. Kolore guzietan margotu du Jose Marik Auza, gertutasunari distantzia hartuta eta Baztango paisaiek hain beharrezkoa duten perspektiba jorratuta.
“Gainera” heldu zaizkigu mendiak Baztanen, distantzia hartzea da gakoa, paisaiaren edertasunarekin gozatzeko. Eta horretan, maisua zen Apezetxea.
“Bidasoko Margolarien ” sortzailea izan zen eta Euskal Herrian margotzen jarraitzen zuen margolari beteranoena bera izan da. Margolaritza zuen inspirazio eta bizi-iturri eta azken egunera arte pinzela eskutan ikusi dugu Apezetxea.
Haren lanak errelitatea du oinarri, baina lizentzia hartuta abstrakziora eramaten zuen begiekin ikusitakoa eta bihotzarekin
sentitutakoa.
Bodegoi eta erretrato gutxi batzuk margotu bazituen ere, paisaia da Apezetxearen koadroetan agertzen dena: Baztango paisaia.
Aurtengo udan, ohi bezala, bere etxe eta estudioko ateak berriz ere zabaldu zituen…
Abuztuaren bukaeran itxi zuen Zilbetinean hondar erakusketa Apezetxeak…egun batzuk geroago, bertan egin zioten azken agurra senitarteko eta lagunek.
Maixua joan zaigu, bere lana utzirik…
Margolaritzak aita galdu du…Baztan-Bidasoa umezurtz geratu da.
Goian Bego, Jose Mari.

José Mª Apezetxea: http://www.eitb.eus/es/cultura/arte/videos/detalle/3126176/video-la-exposicion-artea-oinez-rinde-homenaje-apezetxea/