BIDEAK EHUNTZEN

Mendi ibilbideak, turismoa egiteko bertze aukera

“Bideak ehuntzen” Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak martxan jarritako ekimena ekuadorrera iritsi da, hartara, heldu da ere behin-behineko balorazioa egiteko tenorea.

Bisitariei egindako galdetegien datuak bilduta, ekimenak harrera ona izan duela erran daiteke, bai bisitarien kopuruari erreparatuta, baita bisitarien gogoa bete dela ikusita ere.

Hemen Turismo Departamentuko prentsa oharra: Ibilbide gidatuak. Prentsa oharra

Nafarroako Gobernuak 30 ibilbide hautatu ditu aurten ekimen hau martxan jartzeko eta horien artean hiru gure eskualdean daude, Baztan-Bidasoan: Xorroxingo ur-jauzia, Erratzun; Iturburua, Bertizen; eta Pottoka Urdinaren Ibilbidea, Urdazubin.

Baztan-Bidasoa Turismoak hasieratik parte hartu du ekimen honetan, izan ere bete-betean bat egiten du gure filosofia eta erronkarekin: kalitatezko landa turismo jasangarri baten aldeko apostuarekin alegia.

 

 

 

 

 

 

 

Bisita gidatuak astearteetan eta ortzegunetan egiten dira, eta orain arte oso harrera ona izan dute bisitarien artean.

Ikusi hemen gure bisiten egutegia eta ordutegia: https://www.baztan-bidasoa.com/eu/bideak-ehuntzen-baztan-bidasoan/

 

“Bideak ehuntzen” ekimenak Nafarroan barnako 30 ibilbide jasotzen ditu, 30 bide bisitaria Naturan “galtzeko”, Naturaz gozatzeko eta Nafarroa bertze modu batez ezagutzeko.

Maiatzean hasi zituzten bisitak, urriaren 28an bukatuko dira.