Albisteak

Otorduak terrazan

Ostalaritzako establezimenduen barne aldea itxita, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko ostatu eta jatetxeak zerbitzua terrazan emateko prestatu dira. Aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da. Arantzako Aterpe (Arantza) Larreta karrika 5 31790 Arantza (Nafarroa) +34 948.634.179 arantza.net Burlada jatetxea (Arantza) Goiko Karrika 11 31790 Arantza +34 948.634.027 restauranteburlada.com Jolastoki Taberna (Irrisarri Land, Igantzi)...

Erromantiko horietarikoa zara?

San Valentin egunerako opari bila? Zure bikotekideari zeozer berezia eta ahaztezina oparitu nahi badiozu...Baztan-Bidasoa! Zatoz esperientzia bat bizitzera! Igaro asteburua gurean, landetxeak, aterpeak, hotelak,...era guztietako alojamenduak ditugu. Ikusi bakoitzaren ezaugarriak bookingbaztan-bidasoa.com atarian. Erreserba ere bertan egin ahalko duzu. Osatu zure esperientzia gure jatetxeetan otordu eginez. Bertako sukaldaritza, zero kilometrokoa, jasangarria...

Ongi etorri liburuxka

Egunon! Zer moduz? Ongi ibili! Gurera etortzen direnak berehala konturatzen dira hemen, Baztan-Bidasoan, bi hizkuntzatan bizi garela: Euskaraz, gurea, jatorrizkoa, ama hizkuntza;  eta gazteleraz, ordezkapen prozesu baten ondorioz gure artean dagoen hizkuntza. Batzuek gure hizkuntzan erran nahi dizkigute lehendabiziko hitzak, gurekin euskaraz komunikatu nahi dute eta haientzat Bortziriak, Malerreka eta...

Baztan-Bidasoa, Gabonetarako opari!

Oparitu bertakoa, oparitu kalitatea eta hurbiltasuna, oparitu gaitzazu! Oparirik onena espero ez duzun hori da, eta, gainera, gehien maite duzunarekin partekatu badezakezu....askoz hobe! Horregatik, Baztan-Bidasoa oparitzea aukera ona da Gabonetarako. Gozatu familiarekin, bikotekidearekin eta lagunekin bertakoa kontsumituz Frogatuta geratu da Naturarekiko kontaktua osasun-iturri dela guretzat eta gure ingurukoentzat, eta horregatik...

Baztan-Bidasoa, bi egun zuretzat

Baztan-Bidasoa Turismoak eskutik eramanen zaitu Bi egunetarako plana prestatu dizugu nahi duzunean egiteko! Baztan-Bidasoan lasai egoteko, Natura sentitzeko, familia gozatzeko,... Lehendabiziko egunean Amaiur bisitatuko dugu; Nafarroako eerreinuaren azken gotorlekua. Bertara kotxez, oinez zein zaldiz joan gaitezke Ordoki zalditegiaren eskaintza baliatuta (Ordoki. Arizkun. Baztan). Amaiurren, bertako  oroitarria eta Gaztelu zaharraren arrastoak...

Bertan-behera 2020ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Aurtengo Ehiza Jardunaldiak bertan-behera Ostalaritza itxita, bertan behera geratu dira Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Urriaren 16an abiatu genituen, baina hiru egun geroago ostalaritzaren itxiera agindu zuten eta horrekin batera gure egitasmoari hegalak moztu ere. Aurten Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartu duten jatetxeak bukaerara arte itxaron dute, baina egoera ikusita eta...