Ongi etorri liburuxka

Egunon! Zer moduz? Ongi ibili!

Gurera etortzen direnak berehala konturatzen dira hemen, Baztan-Bidasoan, bi hizkuntzatan bizi garela: Euskaraz, gurea, jatorrizkoa, ama hizkuntza;  eta gazteleraz, ordezkapen prozesu baten ondorioz gure artean dagoen hizkuntza.

Batzuek gure hizkuntzan erran nahi dizkigute lehendabiziko hitzak, gurekin euskaraz komunikatu nahi dute eta haientzat Bortziriak, Malerreka eta Baztango Euskara Mankomunitateek ONGI ETORRI!!! HEMEN EUSKARAZ BIZI GARA eskuorria kaleratu dute berriz ere.

ONGI ETORRI!!! HEMEN EUSKARAZ BIZI GARA

“BIENVENIDAS/OS. AQUÍ VIVIMOS EN EUSKERA”

Folleto Ongi etorri
Egun klik argazkian eskuorria ikusteko

Euskara gure marka da, gu esukaraz bizi gara eta gure eskualdeko historia euskaraz idatzita dago. Euskara baina ez da historia, euskara bizirik dago.

Euskara Mankomunitateek kaleratutako eskuorriak, euskaraz komunikatzeko lehendabiziko hitzak jasotzen ditu: Egunon, zer moduz, eskerrik asko,…hiztegi ttipi bat da, katalanera, erdarara, frantsesera eta inglesera itzulita dagoena.

Urtetik urera, edizioz edizio, eskuorriak harrera ona izan du bisitarien artean. Egun, COVID’19 dela eta, ezin izan da eskuorria euskarri fisikoan kaleratu, baina egoerara moldatuz, euskarri digitalean berritu dute, bisitan datozkigunak eskura izan dezaten.

Baztan-Bidasoa Turismoak urtero eskuorriaren difusion lagundu du eta aurten ere euskarri digita helarazi nahi dizu. Ongi etorri!

 

 

JAITSI eskuorria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude