Baztan-Bidasoa, maitasunaren paradisua?

Baztan-Bidasoa maitasunaren paradisua zela entzun nuen behin, baina ez zaitez entzuten duzunarekin fidatu 😉

Otsaila katuen hilabetea da, eta baita maiteminduena ere. Hilabete bitxia da, urteko laburrena. Batzuetan 28 egun izaten ditu; besteetan 29 eta gutxitan 30.

Efemerideen artean, otsailaren 2an Kandelariaren Eguna ospatzen da, 3an San Blas, 4an Minbiziaren aurkako Mundu Eguna eta otsailaren 14an San Valentin edo Enamoratuen Eguna. Egun ezin hobea zure bikotekideari zure maitasuna erakusteko, xehetasun edo opari batekin.

Baztan-Bidasoan lanak errazten dizkizugu

Hauxe gure proposamena: gure landetxe eta establezimenduetan asteburua igarotzea. Oraingo honetan, egonaldia  erromantikoagoa egiteko, beheko sua duen landetxeren batean ostatu hartzea proposatzen dizugu.

Mendialdea Passivhaus Apartamentuak (Amaiur, Baztan)

 

Alkeberea Sutondoan
Kafe bero eta goxo bat dastatzen. Lasaitasunaz gozatzen Alkeberea landetxean (Bera).

 

Iratxekoberea sutondoan
Prisarik gabe, egurra erretzen ikusten, denbora pasatzen uzten. Iratxekoberea landetxea (Bera)

 

Baztan-Bidasoko establezimendu aunitzetan beheko sua aurkituko duzu eta guztietan berogailu aproposa neguko hotzari aurre egiteko. Ez hori bakarrik, gure elkarteko kide da Mendialdea Apartamentuak, Nafarroan eta estatu osoan dauden passivhous landetxe gutxietako bat.

 

Mendialdea Passivhaus Apartamentuak (Amaiur, Baztan)

 

Mendialdea Passivhaus Apartamentuak (Amaiur, Baztan)

 

Gure establezimendu guztiak bookingbaztan-bidasoa.com helbidean kontsulta ditzakezu eta erreserba zuzenean egin, bitartekaririk gabe. Gure webgunean gure etxe guztien ezaugarriak kontsultatu ahal izango dituzu.

Baztan-Bidasoa maitasunaren harana den ala ez ez dizugu erranen, bai ordea bikotakidearekin etortzeko toki aproposa dela

Zer moduz menu “afrodisiako” bat zure egonaldia dastatzeko?

Diotenez, elikagai afrodisiakoak dira jendea elikaduragatik kitzikatzen dutenak, funtzio basodilatatzailea dutenak edo prozesu hormonal batean inplikatuta daudenak eta sexu-kitzikapena bultzatzen lagun dezaketenak: Txokolatea, banana, marrubiak eta txistorra! Bai, ongio entzun duzu!
Gure jatetxeetan elikagai “afrodisiakoekin” sukaldatutako menuak aurkituko dituzula ziurtatzen dizugu, baina ez dizkizugu horien ondorioak bermatuko.

Txokolate eta marrubi tarta. Elbeteko Posada.

 

Tarta San Valentín
Txokolate tarta, maiteminduen egunean eskatzeko. Elbeteko Posada.
Denok ezagutzen ditugun arrazoiengatik, artikulu hau idazten dugun unean terrazan baino ezin da jan, eta ez dakigu noiz irekiko diren ostalaritzako barrualdeak. Baina hori ez da aitzakia. Baztan-Bidasoko establezimenduek estalitako terrazak eta berogailuak jarri dituzte zuri zerbitzurik onena eskaintzeko. Orain inoiz baino gehiago ostalariek behar gaituzte.
Ikusi hemen zerbitzua terrazan eskaintzen duten jatetxeen zerrenda.
Esperientzia ahaztezinak
Eta Baztan-Bidasoan, ostatu eta gastronomiaz gain, esperientziak eskaintzen dizkizugu, herrietara bisita gidatuak, Urdazubi eta Zugarramurdiko kobazuloetara, txokolategietara edo gaztandegietara gure produktuak nola egiten diren ikusteko, museoetara… Urtero bisita gidatuen gida argitaratzen dugu, aukera guztiak eskura izan ditzazun.
Oraingo honetan bi aukera proposatzen dizkizugu: zaldiz ibiltzea gustatzen bazaizu, Ordoki Zalditegiak ibilaldiak eskaintzen ditu, Baztan-Bidasoa bertze perspektiba batetik ezagutzeko. Eta, plan lasaiago bat nahi izanez gero, Amaiurko Arkeologia Zentrora bisita egitea proposatzen dizugu, bertan Nafarroako historia ezagutzeko aukera izango baituzu.
Ordoki Zalditegia
Ordoki Zalditegia. Baztan-Bidasoa zaldi gainean.

 

Aukeratzen duzun esperientzia aukeratzen duzula ere, bizi dugun osasun-egoera kontuan hartuta, erreserba aldez aurretik egitea aholkatzen dizugu.
Gure erronkan parte hartu nahi duzu? 
Gustatuko litzaizuke Itzik eta Fernanek bidali diguten bezalako argazki bat ateratzea? Hilero, gure newsletterrean erronka bat proposatuko dizugu: Baztan-Bidasoan ateratako argazki bat “kopiatzea”. “Hileko argazkia” deituko diogu. Nahi baduzu, guk proposatutako argazkiaren antzeko atera eta ondotik info@baztan-bidasoa.com helbidera bidali.
Oraingo honetan, Bertiz Jaurerriko Parke Naturalean aterata dago argazkia. Antzeko bat ateratzeko prest zaude?
(Oharra. Baztan-Bidasoa Turismo elkarteak beretzat gordeko ditu jasotako argazkien irudi-eskubidea, eskualdea ezagutarazteko, elkartearen sare sozialetan erabili eta zabaltzeko).

Oparitu Baztan-Bidasoa, maiteminduen egunean, otsailean, martxoan zen apirilean…asmatuko duzu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude