Erromantiko horietarikoa zara?

San Valentin egunerako opari bila?

Zure bikotekideari zeozer berezia eta ahaztezina oparitu nahi badiozu…Baztan-Bidasoa! Zatoz esperientzia bat bizitzera!

Igaro asteburua gurean, landetxeak, aterpeak, hotelak,…era guztietako alojamenduak ditugu. Ikusi bakoitzaren ezaugarriak bookingbaztan-bidasoa.com atarian. Erreserba ere bertan egin ahalko duzu.

Osatu zure esperientzia gure jatetxeetan otordu eginez. Bertako sukaldaritza, zero kilometrokoa, jasangarria eta osasuntsua. Ikusi hemen menu guztiak.

Eta bukatzeko, hautatu ekintzaren bat elkarrekin egiteko: zaldiz paseoa, herrien barna bisita gidatua, lezeetara bisita, gasnategiren batera, Amaiurko monolitora eta arkeologia zentrora bisita,…gure webgunean, aktibitate enpresen eskaintza zabala aurkituko duzu.

Opariarekin asmatu nahi baduzu, oparitu gaitzazu!

Ah eta nahi izanez gero, deituiguzu 948 59 23 23 eta lagunduko dizugu!!