Basoa Sentitu

Basoa sentitu

Basoa sentitu, zuhaitzen artean murgildu, erlaxatu,…

Horixe da Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea 2021. denboraldirako prestatzen ari den eskaintza.

Basoa sentitu da 2021ean Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak garatuko duen egitasmo nagusiaren izena. Proiektu hau basoa sentitzeko eta ezagutzeko proposamena da. Japoniako Shinryn Yoku (baños de bosque) praktika oinarri hartuta, Baztan-Bidasoa Turismoak basoan murgiltzeko hainbat puntu proposatuko dizkio bisitariari, bakarrik, familiarekin, zein lagunekin basora joateko.

Basoan murgiltzearekin batera zentzumenak piztea da helburua, basoa sentitzea, erlaxatzea, deskonektatzea.

Horretaz gain, toki bakoitzean, esperientzia ipuin mitologiko batekin osatzeko proposamena helaraziko zaio bisitariari. Toki bakoitzean, inguruari lotutako ipuin bat irakurri ahalko du, zeinetan naturak eta mitologiak bat eginen duten

Elkartean proiektu berrian lanean hasi gara udaberrian dena prest izateko eta zu bisitan zatozenean, eskaintza eskura izateko.