Berdeak sorginduta

Bizi, sentitu, gozatu berdez "Pentsatu berdez" edari marka baten eslogan ospetsua izan zen, baina horixe da udaberrian burura datorkiguna Baztan-Bidasoko paisaiak ikusten, entzuten eta usaitzen ditugunean, berdeak harrapatzen gaitu, paisaiaren argitasunak,  belar bustiaren usainak eta hosto sortu berrien doinuak,... Eskimalek zuri koloretik 20 eta 30 bariazio artean bereizten dituzten bezala,...