¡Euskarazblai udalekuak eta Udaleku ibiltaria! Bi udaleku zuen seme-alabek uda euskaraz gozatu dezaten! Izen ematea zabalik (martxoaren 1etik aurrera) Euskarazblai Udalekuak Zure seme-alabak 8 eta 14 urte bitarte baditu eta uda aparta batez gozatzea nahi baduzu, eman izena «Euskarazblai 2022» udalekuetan! Euskarazko udalekuak, Beintza Labaien eta Arantzako Aterpeak antolatuta, Baztan-Bidasoa...
Etiketa: Baztan
Baztan-Bidasoa Turismoa 2022. urtera begira
Proiektu berriak eta ilusio handia 2022rako Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak urteko batzarra egin du 2021eko kontuen balantzea egiteko eta 2022rako aurrekontu berriak onartzeko. Kontuen balantzea orekatua izan da eta onartutako aurrekontua (51.988 €) kontinuista izan arren, badu aurrekoekin alderatuta ñabardura bat. EBko Next Generation funtsek eta Baztan-Bidasoko UGET (Turismo Erakundeak Kudeatzeko...
Egin zaitez kide! Baztan-Bidasoa Turismo Elkartean ateak zabalik
Ateak zabalik ditugu. Bazatoz? Nor gara Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Landetxe, establezimendu turistiko, jatetxe, zerbitzu eta aktibitate enpresek osatzen dugu elkartea. Kalitatezko landa turismoa sustatzea eta garatzea dugu helburu, baita sektore profesionalaren interesak ordezkatzea ere. Jakin badakigu Turismoa eskualdeko motore ekonomiko garrantzitsua dela. Motore hori bermez eta...
Disk Golfa maite baduzu, Irrisarri Landen duzu hitzordua
BAXI Basajauna Disc Golf Elkarteak, irailaren 11n eta 12an ospatuko den Navarra OPEN jaialdiaren lehen ediziora gonbidatu nahi zaitu. 2021ean Nafarroako Konkistaren 500. urteurrena beteko da, eta BAXI Basajaun Disc Golf Elkartetik disko-jartzaile guztiak Open Navarra honen alde borroka egitera gonbidatu nahi ditu, gure armarriko kateetara diskoak jaurtiz eta Irrisarri...
Lisutegi eta harraskak, gure herrietako historia hurbilaren lekuko
Ai, lisutegietako harriek hitz egingo balute! Trapu zikinak etxean garbitzen dira, baina... zenbat trapu zikin ez dira garbitu gure herrietako harrasketan! Baztan-Bidasoko herri guztietan garbitoki bat dago edo zegoen, eta bertara joaten ziren emakumeak arropa zikinak garbitzera. Arropa garbitzeko leku bat baino gehiago izan dira ordea lisutegiak. Egun erabiltzen ez...
Oihanean sentitu, bideak bertze ipuin
Natura arnasteko proposamena Baztan-Bidasoa Turismo Elkartearen eskutik "Oihanean sentitu. Bideak bertze ipuin", Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak uda honetan martxan jarri duen proiektua da. Shinrin-yoku ("Oihaneko bainuak") praktika japoniarrean oinarritutako proiektua da, eta basoaren eta naturaren atmosferan murgiltzean datza, ongizatea eta osasuna hobetzeko. Ikertuta dago shinrin-yokuaren praktikak onurak dituela gure osasunean: estresa,...