Egin zaitez kide! Baztan-Bidasoa Turismo Elkartean ateak zabalik

Ateak zabalik ditugu. Bazatoz?

Nor gara

Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Landetxe, establezimendu turistiko, jatetxe, zerbitzu eta aktibitate enpresek osatzen dugu elkartea. Kalitatezko landa turismoa sustatzea eta garatzea dugu helburu, baita sektore profesionalaren interesak ordezkatzea ere.

Jakin badakigu Turismoa eskualdeko motore ekonomiko garrantzitsua dela. Motore hori bermez eta kalitatez mugiaraztea da gure erronka.

Hortaz, establezimendu turistiko baten jabe bazara (landetxe, kanping, jatetxe, aktibitate enpresa, bisita gidatuak,…) eta kalitatezko turismoa eskaini nahi baduzu, zatoz Baztan-Bidasoa Turismo Elkartera!

Elkartearen kide izatearen onurak

Gure familiako kide izateak, eskualdeko eragile guziekin elkarlanean aritzeko aukera emanen dizu. Baztan-Bidasora etortzen den turista eta bistariari, eskualdean dagoen eskaintza guztia batera iritsiko zaio eskura.

Gure kide izateko, BAZKIDE FITXA bete behar da eta NAN edo CIFaren fotokopiarekin eta Turismoko IAEaren fotokopiarekin batera gure egoitzara ekarri. Bertizeko parkean gaude: Landa Turismo Eraikina, 31.720 Oieregi. Urteko kuota 310 € (2021) ingurukoa da.

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 948 59 23 23/ 608 544 800 telefonora edo idatzi e-mail bat info@baztan-bidasoa.com helbidera.

Ordainean zer?

Zure enpresa edo negozio gure webgunean agertuko da (www.baztan-bidasoa.com) eta zure eskaintzaren publizitatea Facebooken eta Instagramen eginen dugu.

Horrez gain, Baztan-Bidasoa Turismoak kaleratzen duen material guztietan zure negozioa agertuko da eta material hori da ferietara eramaten duguna. Bien bitartean, material hori guztia kideen eskura dago, zuen bezeroei eskaini ahal izateko.

Familia ugaria eta zabala eraiki nahi dugu bisitan datorrenari ahalik eta harrera hoberena egiteko. Hartara kide berrientzat ateak zabalik ditugu gurean.

ANIMATU eta egin zaitez kide!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude