Udalekuak euskaraz

¡Euskarazblai udalekuak eta Udaleku ibiltaria!

Bi udaleku zuen seme-alabek uda euskaraz gozatu dezaten!

Izen ematea zabalik (martxoaren 1etik aurrera)

Euskarazblai Udalekuak

Zure seme-alabak  8 eta 14 urte bitarte baditu eta uda aparta batez gozatzea nahi baduzu, eman izena  «Euskarazblai 2022» udalekuetan! Euskarazko udalekuak, Beintza Labaien eta Arantzako Aterpeak antolatuta, Baztan-Bidasoa Turismo Elkartearen laguntzarekin.

Udaleku hauen helburua euskaraz bizitzea da, gure hizkuntzaren erabilera ikasgeletatik ateratzea eta aisialdian eta denbora librean ere bere erabilpena sustatzea. Euskarak eguneroko bizitzan komunikatzeko balio duela aldarrikatu nahi dugu: gozatzeko, jolasteko, harremanak izateko…

Astebeteko egonaldietan,2006-2008 eta 2009-2012 urteetan jaiotakoen artean taldeetan banatuta, zuen seme-alabek hainbat jarduera egingo dituzte: mendi-ibilaldiak, espeleologia, baserrira bisitak, zuhaitzetan jolastea, urtegi batean igeri egitea eta, batez ere, beste haurrekin bizi ahal izango dira, eta udaz gozatu ahal izango dute naturan eta euskaraz.

Descarga ezazu eskuorria

Udaleku ibiltaria, kontrabandoaren bideetatik

Zure seme-alabak 14 eta 17 urte bitartean baditu (2016-2013), gure proposamena “udaleku ibiltaria” da. Udaleku hau XX. mendeko kontrabando-bideetatik igarotzen da, Arritxulo (Oiartzun), Arantzako Aterpe eta Beintza aterpetxeen artean, eta naturan hainbat jarduera egiten ditu.

Tandaks:

1 tanda: abuztuaren 7tik 13ra (25 plaza)

2 tanda: abuztuaren 14tik 20ra (25 plaza)

3 tanda: abuztuaren 21etik 27ra (25 plaza)

Informazioa eta izen ematea: https://euskarazblaiudalekuak.com/

Telefono harrera: goizez 948 59 23 23 (09:00-13:00)

arratsaldez: 622 72 89 84 ( 17:00-21:00)

E-mail: info@euskarazblaiudalekuak.com