Izarren dizdira Baztan-Bidasoan

Pertseiden izar-jasa izanen dugu abuztuaren lehen hamabostaldian eta hori ikusteko Baztan-Bidasoko landetxe eta establezimenduak toki aproposak izan daitezke.
Urtero bezala, Pertseiden izar-jasak abuztuko bigarren hamabostaldiko gauak argituko ditu, “Done Laurendiren malkoak” izenarekin ere ezaguna den fenomeno astronomiko hau abuztuaren 11 eta 13 bitarteko gauetan izanen da ikusgarrien.
Baztan-Bidasotik zerura
Herriguneetatik aldenduta eta argi kutsaduratik at, Baztan-Bidasoko establezimenduak egokiak dira ortziaz gozatzeko eta pertseiden izar-jasa ikusteko.Horretarako ez duzu tramankulu berezirik behar, zure begiekin nahikoa da. Komenigarria izan daiteke baina, zeruko mapa bat eramatea, Perseus konstelazioa aurkitzeko baliagarria izango zaizuna; manta edo zaku bat, belarrean etzateko; berokia, gauean ez hozteko; eta nahi izanez gero teleskopio bat eta argazki kamera, momentua betirako gordetzeko. Bikotearekin, lagunekin zein familiarekin egiteko plan zoragarria da eta txikienek ederki gozatuko dute!!
Zer dira Pertseidak?
Pertseida izena Perseus izar-multzotik dator, izar iheskorrek Perseusen puntu edo erraditzailetik datozela diruditelako. Urtero, garai honetan, Lurrak Swift Tuttle kometaren orbita zeharkatzen du. Kometa hori 133 urtero kokatzen da Eguzkitik hurbil, eta bertatik gertu igaro zen azken aldia 1992an izan zen. Lurra eta kometaren arteko topaketan, kometak uzten dituen tamaina desberdineko hauts partikulak (batzuk harea-pikor bat baino txikiagoak dira), lurrazaleko atmosferan sartzen dira abiadura handiarekin, izar herratuak sortuz.