Elizondo. Baztandarren Biltzarra

Baztandarren Biltzarra

👉 https://baztan-bidasoa.com/eu/baztandarren-biltzarra-ospatzeko-irrikitan/

 

Baztango 15 herrien arteko anaitasun besta da. Aurten, 2022an, bi urtez ospatu gabe egon ondoren, baztandarrek euren egun handia ospatuko dute berriro.

Ekitaldi nagusia eguerdiko orga desfilea eta lehiaketa izaten da. Ondoren, herri-bazkari handi bat antolatzen da Merkatuko plazan eta bazkalondoan Elkartearen komunikatua irakurtzen da eta karroza onenen sariak banatzen dira. Giroa ez da faltatzen, bertsolariek eta dantza herrikoiek osatzen dute atsaldeko egitaraua: mutildantzak, muxikoak, zortzikoa edo Larrain dantza.

Eguna amaitzeko, dantzaldia izaten da.

Programa:

10:00 Artisauak Pedro Axular karrikan

11:00 Herrietako orgen desfilea

14:00 Mutildantzak plazan

14:30 Herri bazkaria

16: 00 Bazkalondoko animazioa, tonbolaren zozketa eta dantzak

18:00 Trikidantz laxoko frontoian

20:30 Laiotz laxoko frontoian