Ezagutu gaitzazu! Kanpaina

Ezagutu gaitzazu! Horixe, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak derrigorrezko etxeratze honetan abian jarri duen  kanpaina. Zu ezin zara gu bisitatzera etorri, baina gu zure etxean sar gaitezke. Sare sozialak baliatuko ditugu gure kideak nortzuk diren eta konfinamendu egoera hau nola jasaten ari diren ezagutu dezazun. Zure baimenarekin...zure etxean sartuko gara! Landetxeak, hotelak,...

Bisita gidatuak, Baztan-Bidasoa gozatzeko!

14 esperientzia prest ditugu, COVID19 gainditu orduko zuri eskaintzeko! Udaberriarekin batera, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak bisita gidatuen eskuorri berria kaleratu du. Guztira 14 esperientzia Baztan-Bidasoa sentitzeko! Mimoz, eta maitasunez prestatu ditugu esperientzia guztiak, San Jose zubirako eta Aste Santurako dena prest izan nahi genuen, baina alerta egoera honetan, tamalez, anulazioak nagusitu...

XI. Lezeen eguna

Zugarramurdiko eta Urdazubiko lurrazpiko altxorrak ezagutu nahi? Igandean, martxoak 15, lezeen eguna dela eta, sarrerak prezio erdian eta ekintza ugari prestatu dituzte. Ez galdu aukera! Zugarramurdiko "Sorginen lezeak" eta Urdazubiko "Ikaburu" lezeak bat eginen dute LURPEA sareak antolatutako Lezeen Eguneko ospakizunekin. "Sorginen lezea" Zugarramurdiko mendebaldean, herrigunetik kilometro erdi baina gutxiagora, azaleko...

Bidasoko Bide Berdean pedalak astintzen

Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista Kalean da Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak editatu duen Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista eta Ibilbideen  II. edizioa. Egitasmoa, mugaz gaindiko Ederbidea proiektuaren baitan egin da, Europako Interreg-Poctefa laguntza medio. Guztira 10.000 ale argitaratu dira, 8.000 euskaraz –gaztelaniaz eta 2.000 frantsesez-inglesez; eskualdeko Turismo Bulegoetan eta Baztan-Bidasoa Turismoaren bazkideen bitartez banatuko dira,...

EuskarazBlai Udalekuak, uda euskaraz Baztan-Bidasoan!

Uda gozatuz! Euskara maitatuz! Eman izena! Euskaraz Blai Udalekuak abian! Aurten 8 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako eskaintza zabalik dago, uda  Arantzako Aterpean  eta Beintza-ORBELA aterpetxeetan igarotzeko. Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak lagundutako udalekuetan, eukaraz gozatzea da helburu nagusia. Euskara, natura, aisia eta elkar bizitza uztartuko dira egonaldi hauetan, Baztan-Bidasoa eskualdea Euskal Herriko hainbat...

Ursua, “El Dorado” konkistatzeko abiapuntua

Ursuako jauregia, Arizkungo Ordoki auzoan (Baztan) Baztandik, "El Dorado" konkistatzera! Ba al zenekien Andres Hurtado de Mendoza erregeordeak Ursuako Pedro baztandarra izendatu zuela "El Dorado" lurralde imaginarioa bilatzeko espedizio buru? Ursuako Jauregia Arizkungo Ordoki auzoan dago. Bertan sortu zen Ursuako Pedro (1526). XVI. mendeko konkistatzailea eta Kolonbiako Pamplona herriaren sortzailea izan...