5 arrazoi oporretan Baztan-Bidasora etortzeko

Landa turismoa, argi izpi bat iluntasunaren erdian

Zugandik hurbil eta mundutik urrun!

Horixe Baztan-Bidasoa Turimo Elkarteak aurtengo oporraldietarako egin nahi dizun eskaintza. Koronabirusak eta konfionamenduak gure ohiturak aldatu dituzte, baita oporrak aukeratzeko orduan ere. Zuetariko askok ezagutzen gaituzue eta landa turismo zaleak zarete, bertze batzuk ordea, pandemiaren garapenaren ezjakintasunaren aurrean eta osasun eta segurtasun neurriak tarteko, aurtengo oporrak etxetik hurbil igarotzea aztertzen ari zarete.

Lau hitzetan gure aurkezpena eginen dizuegu: Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea, Baztan-Bidasoa eskualdean (Nafarroako iparraldean)  turismo arloan lanean diharduten landetxe, hotel, jatetxe, ekoizle, aktibitate eta zerbitzu enpresaz osaturiko elkartea da. Landa turismo jasangarriaren alde borrokatu dugu beti. Egun, hitz horiek bolo-bolo dabiltza; guk baina, 25 urte baino gehiago daramatzagu horiekin lanean.  Toki zoragarri batean bizi gara eta zurekin elkarbanatu nahi dugu. Hortaz, eta oraindik aurtengo oporrak non igaro ez baduzu aukeratu, hemen 5 arrazoi gurera etortzeko.

1. Hurbiltasuna. Iruñetik hiru ordu laurdenera, Donostiatik ordu batera eta Bilbotik bi ordura gaude. Zugandik gertu eta mudutik urrun!

2. Lasaitasuna. Jendetzatik ihes zabiltza, toki lasai baten bila, familiarekin gozatzeko, deskantsatzeko estresik gabe,…Gure landetxeak aproposak dira egora hori bizitzeko. Herri txikietan bizi gara eta eskarmentua dugu landa turismoaren alorrean. Urteak daramatzagu bisitariei gure baserrietako etxeak zabaltzen, gure bizimodua, kultura eta hizkuntza, euskara, erakusten.

3. Natura maite duzulako, gure baso eta aintziretan paradisuan sentituko zara. Hortxe ditugu Bertizeko Natur Parkea, Leurtzako Urtegiak, Xorroxin, Bidasoa ibaiaren iturburua,…

4. Gastromia gurean ez da nolanahikoa! Bertako produktuekin egindako platerak aurkituko dituzu Baztan-Bidasoko jatetxeetan. Barazkiak ia zuzenean doaz mahaira eta gure baserritarrek ekoiztutako haragi eta orotariko produktuak izanen dituzt dastagai.

5. Aktibitateak egin nahi izanez gero, eskaintza zabala aurkituko duzu.  Familiarekin edo lagunekin egun pasa egin dezakezu BKZ Baztan Abentura edo Irrisarri Land parkeetan eta horrez gain, bisita gidatu ugari ditugu, gastronomikoak alde batetik eta kulturalak bertzetik, gure herriak eta historia bertatik bertara ezagutzeko.

Covid’19 eta gero, Baztan-Bidasoa’20

Zer diozu? Plana gustatu bzazizu, egizu erreserba: bookingbaztan-bidasoa.com

Ongi izan!