Turismoan ere, elkarrekin hobe!

Martxoaren 14ean mundua eten zen. Baztan-Bidasoan udaberria loratzen ari zenean eta turismo denboraldia hastear zegoenean, eguna beltz bilakatu eta gure landetxe, jatetxe, zerbitzu eta aktibitate enpresek ateak itxi behar izan zituzten. 

Elkarteko kide izatearen balio gehigarria

Informazioa une batetik bertzera aldatzen zen eta ezjakintasuna gailendu zen. Ez ziren une xamurrak izan.Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak baina, hasieratik argi izan zuen une horietan, inoiz baino gehiago, elkarteko kideen ondoan egon behar zuela. Garai txarretan izaten baita laguntza jasotzeko premia. 

Helburu horrekin Zuzendaritza Batzordeak bilera telematikoak egin ditu krisialdi osoan zehar. Nafarroako Landa Turismo Federazioarekin harreman zuzena izan du. Nafarroko Turismo Zuzendaritzak antolatutrako webinarretan parte hartu du, Espainiako Komertzio eta Turismo Institutuak emandako irizpideak jarraitu ditu, protokoloen berri jasotzen eta kideei helaraziz. garbiketa eta desinfekzio enpresa ezberdinekin harremanetan jarri da garbiketa produktuen aurrekontuak eskatzeko. Uneoro elkarteko kideekin komunikazio zuzena bermatu du. Bi norabideko komunikazioa: Elkartetik kideei informazio guztia helaraztekoa bata eta haien zalantzak, ardurak eta kezkak jasotzekoa bertzea. Telefonoz, whatsappez, eta e-mailez, etenik gabe.   

“Normaltasun berria”-ren bidean

Urratsez-urrats aurrera goaz. Aktibitateari berrekiten ari gatzaizkio protokoloek eta gobernu irizpideek agindu bezala. Elementu berriak gehitu behar izan dizkiogu gure egunerokotasunari: musukoak eta eskularruuak ez ezik, “kontingentziarako plana” eta “ bezeroekiko protokoloak”  egitea eskatu digute. Norberak egin behar ditu dokumentuak, landetxe, jatetxe eta zerbitzu bakoitza bakarra baita. Kide bakoitzak bere dokumentu propioa egin behar du. 

Eginkizun horretan laguntzeko, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak kideekin bilerak egin ditu. Sektoreka bildu dira kideak, protokoloak aztertzeko, eman beharreko urratsak finkatzeko, informazioa eta kezkak elkarbanatzeko. Eta bilera horien emaitza da Elkarteak kideei helarazi dien “Kontingentziarako plana” egiteko dokumentua. Hori oinarri hartuta, “moztu eta itsatsi” eginda, norberak berea egin dezan. Horrez gain, zenbait kidek euren dokumentu propioak gainontzekoekin partekatu dituzte. Horixe baita elkartasuna, horixe baita elkarte batean egotearen balio gehigarria. 

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak familia bat osatzen du eta une zail hauetan agerian geratu da familia arteko loturak sendoak direla. Familia handitzeko arazorik ez dugu ordea eta gaur, beti bezala, Elkarteko ateak zabalik daude gurera etorri nahi duen ororentzat. Interesatuek gurekin jar daitezke harremanetan inolako konpromisorik gabe info@batzan-bidasoa.com e-mailera idatziz edo 948 59 23 23 telefonora deituta.

Planak egiten jarraitzen dugu, kanpaina berriak lantzen, Elkarte gisa eta baita Nafarroako Landa Turismo Federazioaren elkarlanean ere, argi baitugu elkartasuna dela indartsu egiten gaituena. Elkartuta indartsuagoak gara!

Mila esker gurekin lanean jardun duzuen guztioi eta ongi etorri gurera gehitu nahi duzuen guztioi!