Bertan-behera 2020ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Aurtengo Ehiza Jardunaldiak bertan-behera

Ostalaritza itxita, bertan behera geratu dira Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Urriaren 16an abiatu genituen, baina hiru egun geroago ostalaritzaren itxiera agindu zuten eta horrekin batera gure egitasmoari hegalak moztu ere.

Aurten Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartu duten jatetxeak bukaerara arte itxaron dute, baina egoera ikusita eta oraindik ere jatetxeetako jangelak ireki ezin direnez, 2020ko Ehiza Jardunali Gastronomikoak bertan berea uztea adostu dute.

Aurtengoo parte hartzaileak: Arantzako Aterpe (Arantza); Burlada jatetxea (Arantza); Jolastoki Taberna (Irrisarri Land, Igantzi); Etxalarko Herriko Ostatua (Etxalar); Donamaria’ko Benta (Donamaria); Ordoki Erretegia (Arizkun); Elbeteko Posada (Posada); Olari jatetxea (Irurita); Urgain jatetxea (Oronoz Mugairi).

Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldiak Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak antolatzen ditu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Markataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da. Babesleak:  Pirineos Exdim, Bodega Inurrieta, Berako Errotazar Artisau Produktuak,  Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartea eta Taxi Baztan.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak lerro hauek baliatu nahi ditu babesle guztien laguntza eskertzeko.

#comecaza Argazki Lehiaketa

Ehiza Jardunaldi Gastronomikoekin batera ere Ehiza Jardunaldien baitan antolatzen den Argazki lehiaketa ere bertan-behera geratu da. Orain arte jasotako argazkiak Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko artxoboan ge¡ordeko dira heldu den urteko lehiaketan parte hartu ahal izateko. Mila esker parte hartzeko asmoa adierazi duzuen guztiei.