Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldietako VI. Argazki lehiaketa
Argazkilaritza eta sukaldaritza gustokoak badituzu, hauxe da zure lehiaketa. Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoekin batera abian da Ehiza jardunaldien VI. Argazki lehiaketa ere.
Ehiza Jardunardunaldi Gastronomikoetako pintxo edo menu bat dastatzen duen orok parte hartu dezake #comecaza argazki lehiaketan.
Parte hartu eta elkarbanatu zure argazkia #comecaza traola erabiliz!
Oinarriak 👇👇
- Parte-hartzaileak: Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko Jardunaldi Gastronomikoetako jatetxeren batean menua/ pintxoa dastatzen duen edonork parte hartu dezake.
- Lehiaketara aurkeztutako argazkiek Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duten jatetxeetan dastatutako plateren/ pintxoen irudiak izan behar dute.
- Argazkiak posta elektroniko bidez bidali behar dira info@baztan-bidasoa.com helbidera 2020ko azaroaren 8a baino lehen. Mezu horretan honakoa jarri beharko da:
-
- Argazkia atera den jatetxearen izena
- Dastatutako plateraren/ pintxoaren izena
- Parte-hartzailearen telefono zenbakia eta e-posta
Zein da saria?
Lehiaketa 2020ko urriaren 16 tik azaroaren 8ra arte izanen da eta azaroaren 10ean, www.baztan-bidasoa.com webgunean, Facebooken eta Twitterren jakinaraziko da irabazlearen izena.
- Saria: 2 pertsonendako otordua Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duen jatetxeren batean (aukeran). Saria, aurtengo edizioan agortu beharko da. Horrez gain, argazki irabazlea, 2021eko Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen irudia izanen da.
- Argazkiak BAZTAN-BIDASOA TURISMO Elkartearen edozein zabaltze plataforman erabili ahal izango dira, lehiaketa nahiz elkartea bera sustatzeko.
- BAZTAN-BIDASOA TURISMOA Elkarteak lehiaketan parte hatzen duten argazkiak euskarri informatiko nahiz elkartearen berezko sustapen edozein euskarritan erreproduzitzeko eskubidea gordetzen du, modu librean.
Ez atzendu eta elkarbanatu itzazu zure argazkiak #comecaza traola erabiliz!!!