Baztan-Bidasoa, bi egun zuretzat

Baztan-Bidasoa Turismoak eskutik eramanen zaitu

Bi egunetarako plana prestatu dizugu nahi duzunean egiteko! Baztan-Bidasoan lasai egoteko, Natura sentitzeko, familia gozatzeko,…

Lehendabiziko egunean Amaiur bisitatuko dugu; Nafarroako eerreinuaren azken gotorlekua. Bertara kotxez, oinez zein zaldiz joan gaitezke Ordoki zalditegiaren eskaintza baliatuta (Ordoki. Arizkun. Baztan).

Amaiurren, bertako  oroitarria eta Gaztelu zaharraren arrastoak  bisitatuko ditugu, 1512an gertatuako gudaren lekuko. Amaiur, Gaztelaren inbasioaren kontrako azken mugarria izan zen eta.

gaztelua menditik herrira jaitsi eta berriki zabaldu duten Arkeologia Zentroa bisitatzeko gomendioa egin nahi dizuegu. Bertan ikusgai, azken 15 urteotan Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek gazteluan egindako indusketa-lanetan berreskuratutako material arkeologikoak.

 Amaiur Navarra  

Uretan zehar herriko errotatik Gaztelura bisita gidatuak antolatzen dira, gaur ordea bisitan bertan-behera geratu dira eta errota itxita dago.

Amaiurrera zaldiz joan bagara, zaldiz itzuliko gara Ordoki zalditegira, udazken kolorez jantzitako basoetan barna trostan.

Oinez ere egin dezakegu itzulia Amaiurtik Arizkungo Ordoki auzora, Baztango Donejakue Bidean barna. Amaiurko eliza ondoan dagoen gurutzetik abiatzen da bidea, San Miguel baselizaraino. Bozate auzoko karrika estuetan galtzeak eree merezi du. Etxe txikiak daude bertan Arizkungo auzo honetan, Baztango gainontzeko auzo eta herrietan ez bezala.

 

Eguna akitzeko, Bozaten dagoen Ursua Jauregia hurbiltzea proposatu nahi dizugu. Bertan sortu zen Ursuako Pedro ( 1526). XVI. mendeko konkistatzailea,  Kolonbiako Pamplona herriaren sortzailea eta, 1561. urtean, “El Dorado” lurralde inaginarioa bilatzeko espedizo buru izen zena. ( OHARRA:Jjauregia partikularra da eta ezin da barnetik bisitatu. Jabeekiko errespetua eskatzen da).

Bigarren egunean Etxalarren eginen dugu geldialdia. Etxalar, Bortzirietan kokatuta dago eta halabeharrez, usategietara estuki lotutako mugaldeko herrixka da. Bertan, sare bidezko uso harrapaketa mantentzen dute, Kultur Ondare izendatutako modalitatea. Ehiza denboraldia amaitzear da dagoeneko eta aurtengoa ona izan da Etxalarren. ba al zenekien Etxalarren usoak dozenaka kontatzen dituztela?

Etxalar bitxikeriaz jositako herria da: Bizeten Carmen operaren pertsonaia bertakoa omen eta baita  Jose Maria Aznarren aitetxi zena ere. Etxalarko historia etxeen bitartez izeneko bisita eginez, bitxikeria hauek eta aunitz gehiago ikasi ahalko dituzu. (Errersebak 637 466 107)

Ah! Eta ezin zara Etxalarretik joan usoa dastatu gabe. Egun jatetxeak itxita egon arren,  Etxalarako Herriko Ostatuan usoa eramateko eskatu ahalko duzu. Ez galdu aukera eta on egin deizula!   (Eskaerak: 948.635.465).

Asteburua Baztan-Bidasoan igaro nahi baduzu ikusi gure webguneko erreserba zentrala eta egizu erreserba: ltar la  bookingbaztan-bidasoa.com

Ez gelditu etxean! Baliatu aukera, segurtasun neurri guztiak hartuta, Nafarroa ezagutzeko! Ezagutu gaitezen!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude