Etxalarko usotegiak, bertatik-bertara

Etxalarko usategiak

Urriaren 1ean hasi da sare bidezko uso harrapaketa tradizionalaren denboraldia Etxalarko Usategietan

Etxalarko Usategietan, 600 urte baino gehiago dituen sarezko uso harrapaketaren tradizioa bizirik ikusteko aukera dago. Sistema berezi honek, ez du inolako arma beharrik usoak harrapatzeko eta talde lanean burutzen da, makilekin (paletekin) usoei altuera jeitsiz, zatarrekin hauek izutuz eta sareen azpian bizirik harrapatuz.

 

Bisita gidatuak

Urrian eta azaroan bisita gidatuak egiten dituzte. Aurten, bisitak urriaren 3ean larunbatarekin hasiko dira eta azaroaren 20 bitarteko larunbat, igande eta besta egunetan eginen dira. Aurten ordutegia pixka bat aldatu da eta bi bisita izanen dira egun bakoitzean, bat euskaraz goizeko 10:00etan eta bigarrena gazteleraz 12:00tan. COVID-19aren gomendio eta betebehar guztiak beteko dira bisitetan.

uSATEGIAK BISITAK KARTELA

Tradizio hau ezagutzeko, bakoitza bere kabuz sareetara hurbiltzeko aukera dagoen arren, bisita gidatua aukeratzen dutenek, ehiza eremu mugatuan sartzeko aukera izanen dute, sistemaren xehetasun guztiak ezagutzen dituzten bitartean eta usoak etorriko balira, prozesu guztia bertatik bertara ikusiko lukete, (eguraldia eta zortearen arabera). Bisitaren iraupena, ordu bat eta erdi ingurukoa da eta prezioa berriz, 5€koa da pertsonako eta 10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat eta haurrentzat (6-12 urte), 4€ bakoitzak. Bisitaz gain, ikusentzunezko bat ikusteko eta sareetako behatokira sartzeko aukera ere badago, bertatik, usoa datorrenean, sareetan nola sartzen diren hobeki ikusten baita.

 

Informazio gehiago behar izanez gero www.etxalar.eus edo www.etxalarturismo.com web orriak bisitatu daitezke eta bisita egiten interesatuak egonez gero berriz, (690) 26 77 56 telefonora deitu behar da, edo usategiak@etxalar.eus helbidera idatzi. Usazaleen egunerokoa jarraitu nahi izanez gero berriz, Facebook-eko “Palomeras de Etxalar / Etxalarko Usategiak” orrialdean ere egin daiteke.

GOMENDIOA!

Etxalarrera joanez gero, eguna borobiltzeko gure gomendioa Herriko Osatatuan otordu egitea da. Baztan-Bidasoko XXVIII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetako menua dastatzea eta gozatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude