ETXALARKO HERRIKO OSTATUA | Etxalar

Etxalarren (Bortziriak), herriaren erdian, eliza, plaza eta frontoiaren ondoan dago Etxalarko Herriko Ostatua. 

Espezialitateak: usoa eta ehiza platerak, ehiza denboraldian. Jatetxean, bertako produktuekin  sukaldatutako platerak dastatu ahal dira; eta ostatuan pintxo eskaintza zabala eta bokatak aurkituko ditu bezeroak. Eguraldi ederra egiten badu, mokadutxoa terrazan hartzeko aukera. 

Urrian eta azaroan, Baztan-Bidasoa Turismoak antolatutako Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen du.  

Kontuan hartzeko: ortziraletan, 15 egunetik behin, pintxo-pote egiten du. Urtean zehar hainbat kontzertu, erakusketa, lehiaketa eta ekitaldi antolatzen ditu. 

Kontaktua