Aste Santuan, bizikleta gainean

BTT

Bizikletan gozatzeko ibilbide baten bila?🚴‍♂️🚴‍♂️

Bidasoko Bide Berdea, Doneztebe eta Behobia arten,”Tren Txikito” trenbide zaharretik doan ibilbidea da. Horixe gaurko proposamena. Tarte hori, gainera, Ederbidea eta EuroVelo 1, Europako zikloturista lbiderik handienaren zati ere bada.

Pedalei eragiten

Bidasoako Bide Berdea izen bereko ibaiaren ertzetik igarotzen da eta eskualdeko herri ederrak bisitatzeko aukera ematen du. Plan ezin hobea da familian egiteko! Bide erraza da, maldarik gabekoa. 40 kilometroko ibilbidean ia ez dago desnibelik.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkartearen Mapa Zikloturistikoan, Bidasoko Bide Berdea ez ezik, hainbat enlaze zikloturista aurkituko dituzu eta baita herrietan oinez egiteko ibilbideak ere. Deskargatu hemen Baztan-Bidasoko- Ederbideas Mapa Zikloturista edo eskatu eskualdeko Turismo Bulegoetan.

Ibilbidearen hasiera

Donezteben, Malerrekan, hasiko dugu txangoa. Gure bizikleta eraman dezakegu edo bat alokatu Ameztia BTTn, bizikletak alokatzeaz gain Ameztia Bttk ibilaldi gidatuak antolatzen ditu.

BTT
Bidasoko Bide Berdean paseoan

Bide berdera sarrera

Behin N-121-A errepidetik irten eta Doneztebera sartu ondoren, zubi bat gurutzatu eta, gurutzatu bezain laster, eskuinetara, pisu auzo bat ikusiko dugu. Bertan sartuta, Bidasoko Bide Berdearen sarrerara iritsiko gara.

Gure proposamena da 3 kilometroz pedalei eragitea Sunbillara iritsi arte eta bidetik irtetea herriko kaleetan barrena galtzeko, Erdi Aroko zubia zeharkatzeko, parrokia ezagutzeko eta Mendaur mendi itzelaren azpian dagoen herri honen historian murgiltzeko.

Sunbillan, Ariztigain kanpina bisitatzea ezinbestekoa da eskualdeko paisaiaz gozatzeko eta indarberritzeko.

Itzuleran

Sunbillan gaudela, nahi izanez gero, Doneztebe aldera itzuli gaitezke edo Igantzirantz jarraitu. Erabaki behar duguna da ea toki beretik pedalei eraginez itzuli nahi dugun edo taxian itzultzea nahiago dugun. Ibilbidea amaiera arte edo nekatu arte jarraitzea erabakiz gero, Taxi Alemanekin harremanetan jar zaitezke, adosten duzuen puntuan itxarongo dizu eta Doneztebera, zu eta zure bizikletara eramango zaitu.

Oharra❗❗ Doneztebetik Endarlatsaraino Bide Berdeko 40 kilometro daude, beraz, ibilbidearen muga zure eskuetan dago, edo hobe erranda, zure zangoetan 😉😉.

Bizikletak konpontzeko guneak

Ba al zenekien Baztan-Bidasoko establezimenduetan bizikletan konpontzeko guneak aurkituko dituzula? Non? Urruska landetxean, Elizondon; Gontxea landetxean , Arizkunen;  Beintza-Labaiengo aterpean eta Donamaria’ko jatetxean. guztietan On Bizi bizikleta konpontzeko guneak aurkituko dituzu. Ikusi hemen OnBizik dituen gune guztiak.

poste bizikleta Urruska
Bizikletak konpontzeko gunea. Urruska Landetxea ( Elizondo, Baztan)

Saritu zaitez! Lasterketa honetan irabazle izan zarelako! 

Donamaria’ko jatetxeak preziski apirileko errezeta eskaintzen digu. Moka eta txokolate tarta, indarrak hartzeko! 😋😋

Donamaria'ko txokolate tarta
Egin klik argazkian errezeta ikusteko. Etxean egiten ausartuko zara?

Donamaria’ko jaetxea, jatetxe xarmangarria, familiarra eta bikaina da.  Bib Gourmand Michelin jatetxeen zerrendan sartuta dago: sukaldaritzan kalitate handia izateagatik prezio ertainean nabarmentzen diren jatetxeak baino ez dira zerrenda horretan sartzen. Aipatu bezala, bizikleta-gune txiki bat du, Bidasoko Bide Berdea, Ederbidea edo Eurovelo-1 jarraituz Donamariara pedalen gainean iristen direnei zerbitzua emateko. Eta adi detailearekin! Bizikleta gordetzeko lekua eta dutxa-zerbitzua ere eskaintzen dute, jatetxean indarrak berritu nahi dutenek aurretik apaintzeko. (Kontsultatu zerbitzu hau erabilgarri dagoen eta aldez aurretik erreserba egin).

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude