Zerbitzuak

Sunbilla

Sunbilla, Doneztebetik iparraldera aurkitzen da, 3 km.-tara hain zuzen.

Herria, Bidasoa ibaiaren bi ertzeetan kokatutako auzotan banatua dago, erdi aroko zubi eder batek elkartzen dituelarik. Zubi hau, antzinako Nafarroako errepide eta bide sarearen punturik nabarmenetariko bat izan zen, Atlantiar kostara eta Frantziara zihoan bidea pasatzen baitzen bertatik.

Herria, Mendaur mendiaren oinetan eta Bertiz Jaurerriaren ondoan dago.

aipatzeko da Bidasoko Bide berdeak eta EUROVELO1 ibilbideak Sunbilla herria zeharkatzen dutela, antzina “Tren Txikito” igarotzen zen bidetik. 

Urtarrileko azken iganden inautreriak ospatzen dituzte. Egutegian gorriz markatuta dute sunbildarrek egun hau, baita maiatzaren 1a ere. maiatzaren lehenean Artzin Eguna ospatzen da herrian, Ameriketara artzain joan ziren herritar guztien omenez.

Zer ikusi Sunbilla inguruan

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.