Eskutik-eskura Baztan-Bidasoa Turismoak kudeatzen duen artisau denda zabalik da martxoaz geroztik, Bertizko Turismo Bulegoa dagoen eraikinean bertan. Ixiar Mielgo artisauak hartu du dendaren ardura eta hantxe aurkituko dituzu salgai berak egindako zur-lanak. Eskutik eskura filosofiaren baitan lan egitea da Elkargoaren nahia. Gure establezimendu guztietan, landetxe, hotel, jatetxe edo aktibitate enpresatan,...bezeroek...
Albisteak
UDAN…EUSKARAZ BLAI!
GOZATU UDA! SOLASTATU EUSKARAZ! Zure seme-alabak oporraldi ahaztezina izatea nahi baduzu...eman izena gurean! Arantzako Aterpeak eta Beintzako Aterpetxeak antolaturik, eta Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoaren laguntzaz, gaztetxoen artean euskararen erabilpena suspertzeko “EUSKARAZ BLAI 2017” udalekuen kanpaina abian da. Maiatzaren 12ra arte izena eman dezakezu. Guztira 640 plaza eskeintzen dira, bi aterpetxeetan banaturik...
KEINUA KONTRABANDOARI
"LAN GAUA 2017" Gau txarra egiten zuen, euria, hotza,...arras txarra mendi martxa bat egiteko, aproposa baina kontrabandoan aritzeko. Ez zen giro ez, baina horri esker Guardia Zibila ez zen seguruenik gau lanean aritzen zirenen bidera aterako eta kontrabandistek lasai igaro ahalko zituzten paketeak mugaren alde batetik bertzera. Eta horrelaxe, giro...
GR IBILBIDEAK, BAZTAN-BIDASOA EZAGUTZEKO AUKERA
Baztan-Bidasoan 208 kilometro daude GR ibilbideen barrena egiteko Seinaliztatuta dauden 208 kilometro dira Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoa Nafarroako Mendi Federazioarekin elkarlanean arduratzen da eskualdeko bideen mantenimenduaz. Boluntario sarea osatu zuten 2016ean lan horretarako, eta aurten sarea handitu egin da 5 boluntario gehiagorekin. Beraiek bermatuko dute eskualdeko GR ibilbideak egoera onean egotea....
“EUSKARAZ BLAI” UDALEKUAK
EUSKARAZ GOZATU, SENTITU, MAITATU,... EUSKARAZ BIZI UDAN EUSKARAZ BLAI! ABIAN DA IZEN EMATEA! IKUSI GURE ESKAINTZA www.euskarazblaiudalekuak.com






