Tokirik ez Baztan-Bidasoan Aste Santuan ostatu hartzeko, bai ordea eguna pasatzeko eta gurean disfrutatzeko
Baztan-Bidasoa, bisitariek gehien aukeratu duten opor-lekua
Joerari eutsi eta bertze urtez Baztan-Bidasoako landetxeak, hotelak, hostalak, kanpinak eta alojamenduak BETETA daude. Ez dago ostatu hartzeko tokirik gure eskualdean, bisitariek bertze behin gu hautatu gaituzte euren oporraldiaz gozatzeko.
Berandu ospatuko da aurten Aste Santua, apirilaren akabailan, eta ondorioz, bisitari aunitzek Mediterraneoko hondartzetara joateko plana egin dute. Bertze batzuek mendia eta hondartzaren aldeko apostu eginez, Baztan-Bidasoa aukeratu dute, izan ere Gipuzkoako zein Iparraldeko kostaldetik hurbil gaude.
Azken orduan inork erreserba bertan behera uzten ez badu behintzat, ehuneko ehunean izanen dugu eskualdea Aste Santuan.
Zer bilatu…hura aurkitu!
Familiarekin, bikotearekin, lagunekin…era guzietako bisitariak datoz gurera eta bakoitzak bere nahiak ditu; guztiek baina Baztan-Bidasoan aurkitzen dute bilatzen dutena.
Batzuek lasaitasuna nahi dute, natura, mendia, paisaia,…Bertze batzuek nahiago artea, kultura, historia, tradizioa,…
Badago jatetxe batera joan eta otordu eder batekin gozatu nahi duena. Etxeko sukaldaritzaz gozatzea erraza da Baztan-Bidasoan, eskualdeko jatetxeetan denboraldiko produktuekin egindako platerak aurkituko dituzu: banabarrak, baratzeko produktuak, denboraldiko zainzuriak, xuru-ta beltx, bildotxa, txuleta, gaztanbera, gasna,…
Badago kirola egitera datorrenik ere, mendian ibiltzera, eskualdeko abentura parkeetan sentsazio ezberdinak bizitzera heldu dena,….
(https://www.baztan-bidasoa.com/eu/aktibitateak/)
Bakoitza nahi batekin dator, aukera ezberdinak bilatzen dituzte guztiek,eta guztien grinak asetzen ditugu Baztan-Bidasoan
Baztan-Bidasoa mendi aldeko destino gisa sendotu da. Aste Santurako Nafarroa da Estatu mailan bisitariek gehien aukeratu duten tokia. Zerrendan bigarrena agertzen da Foru Erkidegoa ( % 96’75) Canariar Irlen atzetik (%97’62).
www.baztan-bidasoa.com