LAN GAUA, "kontrabandisten" ibilaldi gidatua Abenduaren 14an da hitzordua 2019ko Lan Gaua prest du Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak. Hasiera batean azaroaren 9an egitekoa zen ibilaldia, eguraldi txarra medio, gibeleratu behar izan zen. Abenduan, ilargi betearekin bat eginez, abenduaren 14an eginen da Lan Gaua. Aurtengoan Elizondon (Baztanen) eginen dugu ibilaldia ilargiaren argipean...
Albisteak
Zorionak Donamaria’ko!
Donamaria'ko Benta jatetxeak Bib Gourmand Michelin izena berretsi du hirugarren urtez Donamaria'ko Benta jatetxeak (Donamaría, Malerreka, Nafarroavarra) Bib Gourmand Michelin jatetxeen zerrendan egoteko meritua jaso du hirugarren urtez jarraian. Zerrenda honetan, goi mailako sukaldaritza preziorik onenean eskaintzen duten jatetxeak daude soilik. Goi mailako sukaldaritza eginez, lehendabiziko, bigarren platera eta postrea 35€an...
Baztango hegaztiak ezagutzen
Badakizu ze hegazti bizi diren Baztanen? Badakizu zeintzuk diren hegoalderako bidaietan gure eskualdeko zerutik igarotzen direnak? Baztango ehiza eta arrantza elkarteko kideak, gaiari buruz dagoen ezagutza faltarekin kezkaturik, hegaztiak ezagutzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Helburua, Baztanen bizi diren edo Baztandik pasatzen diren hegaztiak jendeari ezagutaraztea eta balorean jartzea. Edonork parte hartu...
Etxalarko tradizioa ezagutuz
Etxalarko usategiak Urriaren 1ean hasi da sare bidezko uso harrapaketa tradizionalaren denboraldia Etxalarko Usategietan Etxalarko Usategietan, 600 urte baino gehiago dituen sarezko uso harrapaketaren tradizioa bizirik ikusteko aukera dago. Sistema berezi honek, ez du inolako arma beharrik usoak harrapatzeko eta talde lanean burutzen da, makilekin (paletekin) usoei altuera jeitsiz, zatarrekin...
Egizu Klik! Eta irabazi ezazu bi pertsonendako otordua!
Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen V. Argazki lehiaketa Partekatu zure argazkiak sare sozialetan #comecaza traola erabili!!!! Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldietara bazatoz, ez atzendu zure argazki makina! Ehiza menua edo pintxoa dastatzeak saria izan dezake! Bi pertsonendako otordu goxoa. Nola? Parte-hartzaileak: Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko Jardunaldi Gastronomikoetako jatetxeren batean menua/ pintxoa dastatzen duen...
Udazkenak uso, basurde eta onddo zaporea du Baztan-Bidasoan
Abian dira Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak Dastatu ehiza, dastatu Baztan-Bidasoa! Urriaren 11tik abenduaren 1era abian dira Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoan 27. edizioa izanen da. 27 urte ehiza eta gastronomia uztartzen. Aurten 8 jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute, izan ere, iaz bezala, “Ehizatu pintxoa” ekimena martxan jarriko da Inurrieta arnotegiaren babesarekin. Ehiza...






