Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen V. Argazki lehiaketa
Partekatu zure argazkiak sare sozialetan #comecaza traola erabili!!!!
Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldietara bazatoz, ez atzendu zure argazki makina! Ehiza menua edo pintxoa dastatzeak saria izan dezake! Bi pertsonendako otordu goxoa.

Nola?
- Parte-hartzaileak: Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko Jardunaldi Gastronomikoetako jatetxeren batean menua/ pintxoa dastatzen duen edonork parte hartu dezake.
- Lehiaketara aurkeztutako argazkiek Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duten jatetxeetan dastatutako plateren/ pintxoen irudiak izan behar dute.
- Argazkiak posta elektroniko bidez bidali behar dira info@baztan-bidasoa.com helbidera 2019ko azaroaren 11 baino lehen. Mezu horretan honakoa jarri beharko da:
- Argazkia atera den jatetxearen izena
- Dastatutako plateraren/ pintxoaren izena
- Parte-hartzailearen telefono zenbakia eta e-posta
- Lehiaketa 2019ko urriaren 11tik azaroaren 11 arte izanen da eta azaroaren 14an, www.baztan-bidasoa.com webgunean, Facebooken eta Twitterren jakinaraziko da irabazlearen izena.
- Saria: 2 pertsonendako otordua Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duen jatetxeren batean (aukeran). Saria, aurtengo edizioan agortu behar da. Horrez gain, argazki irabazleak, 2020ko Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen irudia izanen da.
- Argazkiak BAZTAN-BIDASOA TURISMOAren edozein zabaltze plataforman erabili ahal izango dira, lehiaketa nahiz elkartea bera sustatzeko.
