Lezealde

Beintza-Labaiengo herritik gertu kokaturik, Lezealde kobazuloa (euskaraz, “leze” edo sarrera bertikaleko zuloen lekua), kareharriaren kartstifikazio prozesuaren adibide interesgarria da, bertan abentura eta ingurunearen ezaguerak uztartzen direlarik.

Espeleora hasiera egiteko egokia da Lezealde eta bisita gidatuak eskaintzen dira Lezealdeko lurrazpiko altxorrekin gozatzeko. 

Kobazuloko sarrerara ailegatu eta 250 metroko progresio horizontala hasten da, bertan 3 pasu “zail” gainditu behar direla: jeitsiera irristakor bat, 6 metroko pasu estua eta sokaz ekipatutako beste 3 metroko igoera. Bukaeran, gela nagusir aurkitzen da: 12 metro altuerako gela ederra, formazio ikusgarriak gordetzen dituena (estalaktitak, kortinak, zutabeak, putzuak edo bainerak…). Itzulia bide beretik, guztira 4 ordutako jarduera osatuz (horietatik 2 ordu lezearen barruan).