Kortariko Gasna, gasna egiten

Ba al zenekien Idiazabal gasna onena Baztanen egiten dela? “Infernuko gasnak” Ordiziako azokan domina jaso du 2020an ere bai eta bigarren urtez jarraian, nazioarteko mugak gaindituta, aitortza jaso du Londreseko Great Taste Awars sarietan, jaki eta edarien arloko munduko sariketa nagusian. 

Gure lana gertutik ezagutu nahi duzu? Gasnategia, behitegia, arditegia eta ardi-txakurren lana erakutsiko dizugu. Eta akitzeko, gasna dastaketa!

Noiz

- Urte guztian: bisitak gasnategiko lanaren arabera egiten dira, hortaz beharrezkoa da eguna eta ordua kontsultatzea.
- Gasna salmenta egunero: 10:00-14:00/ 16:30-20:00

Iraupena

1,30 ordu

Gutxienezko - gehienezko kopurua

Gutxienez 15 pertsona - gehienez 35 pertsona
(COVID egoeran taldeen kopurua indarren dauden arauen araberakoa izanen da)

Erreserbak

Aurretik erreserba egitea gomendatzen da

Prezioa

Kontsultatu (taldearen araberako)