Baztan-Bidasoa maitasunaren paradisua zela entzun nuen behin, baina ez zaitez entzuten duzunarekin fidatu 😉
Otsaila katuen hilabetea da, eta baita maiteminduena ere. Hilabete bitxia da, urteko laburrena. Batzuetan 28 egun izaten ditu; besteetan 29 eta gutxitan 30.
Efemerideen artean, otsailaren 2an Kandelariaren Eguna ospatzen da, 3an San Blas, 4an Minbiziaren aurkako Mundu Eguna eta otsailaren 14an San Valentin edo Enamoratuen Eguna. Egun ezin hobea zure bikotekideari zure maitasuna erakusteko, xehetasun edo opari batekin.
Baztan-Bidasoan lanak errazten dizkizugu
Hauxe gure proposamena: gure landetxe eta establezimenduetan asteburua igarotzea. Oraingo honetan, egonaldia erromantikoagoa egiteko, beheko sua duen landetxeren batean ostatu hartzea proposatzen dizugu.
Baztan-Bidasoko establezimendu aunitzetan beheko sua aurkituko duzu eta guztietan berogailu aproposa neguko hotzari aurre egiteko. Ez hori bakarrik, gure elkarteko kide da Mendialdea Apartamentuak, Nafarroan eta estatu osoan dauden passivhous landetxe gutxietako bat.
Gure establezimendu guztiak bookingbaztan-bidasoa.com helbidean kontsulta ditzakezu eta erreserba zuzenean egin, bitartekaririk gabe. Gure webgunean gure etxe guztien ezaugarriak kontsultatu ahal izango dituzu.
Baztan-Bidasoa maitasunaren harana den ala ez ez dizugu erranen, bai ordea bikotakidearekin etortzeko toki aproposa dela
Zer moduz menu “afrodisiako” bat zure egonaldia dastatzeko?
Diotenez, elikagai afrodisiakoak dira jendea elikaduragatik kitzikatzen dutenak, funtzio basodilatatzailea dutenak edo prozesu hormonal batean inplikatuta daudenak eta sexu-kitzikapena bultzatzen lagun dezaketenak: Txokolatea, banana, marrubiak eta txistorra! Bai, ongio entzun duzu!
Gure jatetxeetan elikagai “afrodisiakoekin” sukaldatutako menuak aurkituko dituzula ziurtatzen dizugu, baina ez dizkizugu horien ondorioak bermatuko.
Oraingo honetan bi aukera proposatzen dizkizugu: zaldiz ibiltzea gustatzen bazaizu, Ordoki Zalditegiak ibilaldiak eskaintzen ditu, Baztan-Bidasoa bertze perspektiba batetik ezagutzeko. Eta, plan lasaiago bat nahi izanez gero, Amaiurko Arkeologia Zentrora bisita egitea proposatzen dizugu, bertan Nafarroako historia ezagutzeko aukera izango baituzu.
(Oharra. Baztan-Bidasoa Turismo elkarteak beretzat gordeko ditu jasotako argazkien irudi-eskubidea, eskualdea ezagutarazteko, elkartearen sare sozialetan erabili eta zabaltzeko).